Hiru urteko 134 txikien familiek erabakitzen dute eskola gaurtik aurrera

Haur Hezkuntzako bigarren zikloan eta Lehenengo Hezkuntzan hasten da aurrematrikulazio epea.

Umeak Alaitz eskolako gelan (Argazkia:Alaitz Ikastetxea)

Barañainen erroldatutako hiru urteko 134 txikien familiek erabakiko dute aste honetan zein ikastetxetan hasiko duten seme-alabak Haur Hezkuntzako bigarren zikloa: Alaitz, Sahats eta Eulza eskola publikoetan ala Santa Luisa de Marillac eskola pribatuan. Haur Hezkuntzako Bigarren zikloarekin batera Lehen Hezkuntzako aurrematrikulazioak egiten dira.

Oinarrizko betekizunak berdinak dira eskola guztietan: erroldaren dokumentua, Familia Liburua eta eskaera orrialdea beteta. Eskaera orrialde bakarra aurkeztu behar dute familiek eta horretan nahiago dituzten hiru eskolak zehaztu ditzakete. Honekin batera, baremoarentzako baliagarriak izan daitezkeen beste dokumentuak atxikitu ditzazkete: famili errenta, minusbaliotasun ziurtagiria eta famili ugariaren dokumentua dira nagusienak.

Epea astebetekoa izanen da, otsailaren 9tik 13ra, arratsaldeko ordu biak arte. Ondoren onartutakoen behin behineko zerrenda publikatuko da otsailaren 25a baino lehen eta otsailaren 26 eta 27an erreklamazioak egin ahal izanen dira. Martxoaren 3an onartutakoen behin betiko zerrendak ezagutzera emanen dira eta matrikulazio epea ekainaren 22tik 26ra bitarte izanen da.

Itzulpena > Traducción

134 niños y niñas berinianenses de tres años en busca de colegio

Desde hoy, día 9 hasta las 14:00 del viernes 13 de febrero 134 familias berinianensas decidirán el colegio al que acudirán sus hijos e hijas de tres años. Comienza el plazo de prematricula en segundo ciclo de Educación Infantil y en Educación Primaria y la oferta de centros es amplia en Barañain: tres centros públicos (Alaitz, Sauces y Eulza) y uno privado (Santa Luisa de Marillac).

La documentación fundamental que deben entregar es la misma en todos los centros: el Libro de Familia, el certificado de empadronamiento y la solicitud de prematrícula, una única solicitud a entregar en cualquier centro. Además las familias pueden optar por añadir documentos válidos para el baremo como la Declaración de la Renta, el certificado de minusvalía o el documento de familia numerosa.

Los listados provisionales estarán expuestos hasta el 25 de febrero y los definitivos el 3 de marzo. La matrícula se realizará del 22 al 26 de junio.

Diseño y desarrollo Tantatic