Hiru autobus bete ditu dagoeneko BGAk Nafarroa Oinezera joateko

Laugarren bat betetzen ari dira eta nahi duenak 8 euroren truke Akelamendin bete arte izena eman dezake.

Kartelak jarri dituzte herrian autobusean joateko animatuz.

Barañaingo Gazte Asanblada berriak igande honetan Zangotzan ospatzekoa den Nafarroa Oinezera joateko autobusak prestatu ditu eta dagoeneko hiru bus bete ditu, hau da, 180 lagun inguru, eta laugarren bat ere ari dira betetzen. Agerian geratzen denez, harrera handia izan du ekimen honek. Laugarren autobusean izena eman daiteke bete arte Akelamendi Tabernan 8 euroren truke. Autobusak goizeko 9etan atera eta gaueko 9etan bueltatuko dira Barañainera.

BGAk gogorarazi duenez, «gaur egun badira haurrak urtean 14.000 kilometro baino gehiago egin behar dituztenak Nafarroan euskaraz ikasi ahal izateko». Asanbladako gazteen iritziz, egoera hau pairatzen duten familia asko dauden bitartean Nafarroa «British ereduzko eskolekin betetzen ari digute».

«Hau da Nafarroan instituzioek inposatzen diguten hizkuntz eredua, hainbat urtez guraso ugarik honen aurka borrokan dirauten arren». Barañaingo Gazte Asanbladaren aburuz, «honelako zapalkuntza linguistikoaren aurrean BGAk igandean Zangozan egingo den Nafarroa Oinez izeneko jaialdian parte hartzeko deialdia egin» du eta Barañaindik joateko autobusak herritarren esku jarri dituzte. «Beti ere hezkuntza eredu publiko bat aldarrikatuz, horrelako alternatiben beharra zenbait zonaldeetan momentu honetan ezinbestekoa ikusten baitugu», diote.

Itzulpena > Traducción

Tres autobuses llenos partirán al Nafarroa Oinez organizados por la BGA

La Asamblea de Jóvenes de Barañain ha organizado autobuses para ir al Nafarroa Oinez que se celebrará este domingo en Sangüesa y ya ha logrado llenar tres autobuses, teniendo que habilitar un cuarto autobús. Hasta que se llene las personas que lo deseen podrán apuntarse en Akelamendi Taberna por 8 euros. Los autobuses saldrán a las 9:00 y volverán a las 21:00.

Desde la BGA animan a acercarse al Oinez y motivan la organización de estos autobuses desde Barañain. «Hoy en día hay niños y niñas que deben recorrer más de 14.000 kilómetros anuales para aprender en euskera en Navarra», opinan, «una situación que deben sufrir muchas familias mientras llenan Navarra de escuelas de modelo British». Señalan que «frente a esta opresión lingüística desde la BGA animamos a participar en el Nafarroa Oinez de Sangüesa» y que «reivindicando siempre una educación pública, vemos que en algunas zonas son imprescindibles alternativas como estas en el momento actual».

Diseño y desarrollo Tantatic