Herriguneak barañaindarrei eskerrak eman nahi izan dizkie Saharako errefuxatuei eskainitako laguntzagatik

Barañaingo Herrigunean Nafarroako Saharako Lagunen Elkarteak (ANAS), Saharar herriari babesa emateko janari bilketa abiatu zuen urtarrilaren 21ean, eta finean, lekaleak, arroza, pasta, azukrea, arrain kontserbak, oliba olioa, txanpua, gela eta xaboi pastillak eskatzen zituzten.

ANAS (Asociacion Navarra de Amigos y Amigas del Sahara) elkarteak Tindouf ondoko saharar pertsonen errefuxiatu kanpamentuetara karabana batean bidaliko diren elikagaien bilketa martxan jarri zuenean, bilketa puntu gisa aurkeztu zuten Herrigunekoek haien lokala. Tinduf izeneko aljeriako hiriaren ondoan, 180.000 saharar inguru bizi dira duela 45 urte baino gehiago, bertan eraikitako babesgabeko aljeriako hammadako kanpamentuetan. Saharar herriaren egungo egoera bereziki zaila da. 2020eko Azaroaren 13an Marokok 1991ean sinatutako su-etena hautsi zuen. Geroztik, isildutako gudak  Mendebaldeko Sahararen egoera zaila larriagotu du.

Haiei laguntzeko abian jarri zuten kanpaina honetan herriak erakutsi duen elkartasuna bikaina izan dela adierazi dute Herrigunekoek, 515kg baino gehiagoko laguntza humanitarioa jaso izan baitute. Herriko bizilagunen laguntzarik gabe ezinezkoa izango zela argi utzi dute, eta Cubillas botika ere eskertu nahi izan dute, eman duen laguntza bereziagatik.

 

Itzulpena > Traducción

Herrigunea agradece a los y las barañaindarras su colaboración con la población saharaui refugiada

Cuando la Asociación Anas (Asociación Navarra de Amigos y Amigas del Sahara) puso en marcha la recogida de alimentos que se enviarán en una caravana a los campamentos de refugiados de personas saharauis junto a Tindouf, los de Herrigune presentaron su local como punto de recogida. Junto a la ciudad argelina de Tinduf, cerca de 180.000 saharauis viven hace más de 45 años en los campamentos de la hammada argelina allí construidos. La situación actual del pueblo saharaui es especialmente complicada. El 13 de noviembre de 2020 Marruecos rompió el alto el fuego firmado en 1991. Desde entonces, la guerra silenciada ha agravado la difícil situación del Sáhara Occidental.

Herrigune ha destacado la gran solidaridad que ha mostrado el pueblo de Barañain en esta campaña que se puso en marcha para ayudarles, ya que han recibido más de 515kg de ayuda humanitaria. Han dejado claro que sin la colaboración de los vecinos de la localidad no hubiera sido posible y también han querido agradecer a la farmacia Cubillas por la especial ayuda que ha prestado.

Diseño y desarrollo Tantatic