Haurren eskubideak bermatzeko udal hitzarmena

Iragan ostegunean, hilaren 21ean, Haurren Eskubideen egunean argitara eman zen.

Klasean landutakoa aurkeztu zuten gazteek (Arg.:Utzitakoa)

Hilaren 21ean, Haurren Eskubiden aldeko egunean Barañain institutuko DBHko lehenengo mailako ikasle talde bat udaletxera gerturatu zen haurren eskubideen aldeko lana klasean egin ondoren. Bertan, alderdi guztietako zinegotziekin izan ziren eta udalak atxikitutako Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena babestu zuten.

Hitzarmena duela 25 urte sortu zen eta udaleko ordezkariek sinatutako agirian esaten denez, gaur egun, Espainian lau haurretatik bat pobrezia-arriskuan bizia da eta desberdintasuna nabarmenagoa da haurren artean. «Horri beheranzko joera demografikoa gehitu behar zaio, baita eskola-porrotaren eta eskola uzten duten haurren datu kezkagarriak ere», esaten da adierazpen instituzional honetan.

«Haurrek axola dute, euren balio soziala etxeko esparrua baino haratago doa, euren familien kontu bat izateaz gain, guztion kontua ere bada», ohartzen da adierazpenean. Lan honetan udalerrian lana funtsezkoa dela aitortzen da «haurren orainaldia eta etorkizuna bermatzeko, baita haurren ingurue hurbilenetan hauen parte-hartzea ziurtatzeko ere». Modu horretan, udalak erabaki zuen iragan udalbatzan Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenarekin bat egitea eta Udalaren eskuduntzei dagokioenean, «hitzarmen hori betetzen dela bermatzeko ahalegin guztiak egitea, gizarte justuagorantz eta berdintasunezkoagorantz aurrera egin haal izateko haurren inguruko politikak osatzea eta garatzea bultzatuz». Azkenik, maila autonomikoan gai honen inguruan etorkizunean egin daitekeen hitzarmenarekiko atxikimendua baloratuko da.

Itzulpena > Traducción

Un acuerdo para garantizar los derechos de niños y niñas

El pasado jueves, 21 de noviembre y coincidiendo con el Día de los Derechos del Niño, un grupo de alumnos y alumnas de 1º de la ESO del instituto Barañain acudieron al Ayuntamiento para participar en la adhesión del Ayuntamiento a la Convención sobre los Derechos del Niño.

En la declaración institucional apoyada por unanimidad de los grupos, se alerta sobre la pobreza infantil, «actualmente en España, uno de cada cuatro niños vive en riesgo de pobreza y la desigualdad se hace más patente en la población infantil», y se subraya la labor de los municipios para «garantizar el presente y futuro de la infancia, así como para asegurar la participación de los niños y niñas en sus entornos más cercanos». Por lo tanto, la declaración expresa públicamente la adhesión del Ayuntamiento a la Convención de los Derechos del Niños, y acuerda realizar «todos los esfuerzos posibles para garantizar el cumplimiento de su contenido», valorando para ello la «adhesión al pacto que a nivel autonómico y sobre esta misma materia pueda realizarse en el futuro».

Diseño y desarrollo Tantatic