Hasi dira Txirrinka aurreko ekitaldiak Yesari buruzko hitzaldiarekin

2016-05-16

Iragan ostiralean Udal Plazan egindako hitzaldi eztabaidan Yesako proiektuari buruz eta beste proiektu txikitzaileei buruz mintzatu ziren bildutakoek, Txirrinka ekimenaren lehenengo ekitaldia izan dena Barañainen. Baita udal plazan panel informatiboak jarri zituzten erraustegiei, presa hidroelektrikoei, zentral termikoei eta goi tentsioko lineari buruzkoak.

Datorren ostiralean, Txirrinka aurreko egunean, bizikletak txukundu eta apaintzeko tailerra eginen da udal plazan. Txirrinka larunbatean 11:35etan pasatuko da Barañainetik baina zutabea 11:00etan Iruñeako Gaztelu plazan hasiera emanen dio ibilbideari. Gure herrian, mugako biribilgunean hasi eta Iruñeako etorbidea eta Kirol etorbidea zeharkatu ondoren, Erdiko etorbidetik aterako da.

Yesa+No plataformako kide bat izan zen udal plazan egin zen hitzaldi-eztabaidan (Argazkia: Plazaberri)
Diseño y desarrollo Tantatic