Hasi dira dagoeneko atletismo pista berriaren lanak

Hilabetea bukatzeko prest izan nahi dituzte

Atzoko egunean, hilaren 14an hartutako irudia (Arg: A.Peña)

Urriaren hasieran hastekoak ziren lanak baina atzeratu ziren eta abiada bizian eraikitzen hasi dira. Dagoeneko zorua lautu dute eta bertan pista berria eta aldagelak jarriko dituzte. Arian enpresak egiten ari ditu lan hauek 157.000 eurogatik.

Pista berria aurrekoaren antzekoa izanen da: lau kale izanen ditu, 250 metroko soka, jauziak egiteko zonaldea eta 100 metro lau egiteko zuzena. Perimetroa hesituko da, argiak jarriko dira eta aldagelak, komunak eta materiala gordetzeko lekua izanen da. Lagunakeko poligonotik eta Estadioaren paseotik joan ahalko da bertara.

Momentu honetan atletismoko neska mutilak Lakua eta merkatu txikiaren lursaila erabiltzen ari diute entrenatzeko eta pista berriak lehen bait lehen izatea eskatzen dute, alde batetik kirol eskolako txikiek egoera horretan entrenatzen ari baitira eta bestetik, gazteek entrenamendua areagotu beharrean daudelako. Alkatetzatik urriaren bukaeran pista bukatua izatea espero dutela esan dute.

Itzulpena > Traducción

Las obras de la pista de atletismo avanzan a buen ritmo

Estas últimas semanas se está construyendo en el solar municipal situado cerca del polígono de Lagunak con la intención de terminar la nueva pista de atletismo a finales de este mes. Las obras las está realizando la empresa Arian por un importe de 157.000 euros. Mientras tanto la sección de atletismo de Lagunak y las escuelas municipales de atletismo están entrenando en el Lago de Barañain y en el solar del mercadillo. La nueva pista será similar a la ya desaparecida para la construcción de Mercadona: tendrá vestuarios y almacén, cuatro calles, 250 metros de cuerda, una zona de salto y una recta de 100 metros lisos. Se podrá acceder desde el polígono y desde el paseo del Estadio.

Multimedia

Diseño y desarrollo Tantatic