Hamarnaka gazte Gaztetxeko bigarren urteurrenean

2018-12-17

Urteurreneko ekintzak ostiral arratsaldean hasi ziren Alaitz ikastetxeko eszenikoko ikasleen ikuskizun jendetsuarekin eta Mutxa Mierdako kontzertuarekin.

Larunbatean egun osoko programa burutu zen, goizean gazteek bere proiektuaren aurkezpena egin zuten, lan lerro nagusiak aurkeztuz, horien artean apostu etxen kontrako dinamika eta elikadura subirautza. Ondoren bermuta eta bazkaria 40 pertsonendako. Bazkalosterako gitarrak atera eta Gaztetxe Kantuzarekin gozatu zuten bertaratu zirenak. 21ak aldera amaitu zen urteurrena DJOk Inen musikarekin.

Plazaberri
Diseño y desarrollo Tantatic