Hamarnaka gazte BGAren 25. urteurrena ospatzeko

2019-12-04

Ostiralean hasi ziren mende laurdena betetzen duen asanbladaren ospakizunak, pintxo potea eta kontzertu bana eskaini zituzten Gaztetxean bertan, gaugiroa Djok-inen esku. Larunbatean egun osoko programa burutu zuten, lehendabiziko parada txokolatada eta ondoren Barañaingo Gazte Asanbladaren historiaren inguruko hitzaldia, non belaunaldi ezberdinetako pertsonak hartu zuten parte, Ikerne Indakoetxea, Lorea Luzea eta Iñigo Subiza hizlari moduan.

Bazkarian 25 bat gazte bildu ziren gazteek beraiek prestatutako paella jateko, bazkalostea bertsoz bete zen Barañaingo Bertso Eskolaren partez. Azkenik Oinutsik eta Leizeak taldeek amaiera eman zioten 25 urtetako ibilbidea bete duen asanbladaren urteurrenari amaiera emateko.

Barañaingo Gazte Asanblado Twitter kontutik hartua
Diseño y desarrollo Tantatic