Gure Esku Dago ekimenaren dinamika berria martxan da Barañainen

2015-04-27

Iragan apirilaren 25ean, Barañaingo Gure Esku Dago dinamikako kideek deituta, hainbat lagun bildu ziren Barañaingo udal plazan erronka berria martxan jartzeko. Ekainaren 21ean bozka kutxa forma duen 'Patchwork' erraldoia egingo da Iruñean eta herri bakoitzak bere oihal zatitxoak ipini beharko ditu. Oihal zati bakoitzak 20euroko kostea du eta 20 lagunen artean hartu ahalko dira. Udal plazan lehenengo oihalak egiten hasi ziren.

Udal plazan hainbat lagunek ohialak josten (Argazkia: Plazaberri)
Diseño y desarrollo Tantatic