Gurasoentzako tailerrak eskaintzen ditu Hegoak elkarteak drogez mintzatzeko

Tailerraren funtsa gurasoek drogen inguruan hitz egiteari beldurra galtzea da. Teknikari batek dinamizatzen ditu elkargune horiek.

Garrantzitsua da seme-alabei balore baikorrak helaraztea. (Argazkia: Hegoak.)

Hegoak Elkarteak gurasoentzako tailerrak lantzen ditu, besteak beste, drogen inguruan seme-alabekin hitz egiterakoan zenbait aspektu kontutan izateko. Hori dela eta, Hegoakek gurasoentzako tailer bat jarri du abian,“Drogen inguruan mintzatzeko, izan ditzagun gauzak argi” izenekoa, alegia.

Tailerraren funtsa gurasoek drogen inguruan hitz egiteari beldurra galtzea da. Teknikari batek dinamizatzen ditu elkargune horiek. Bertakoa drogen inguruan lasaitasunez aritzeko irakaspen prozesu bat izanen da, eta gaiaren inguruan dauden ideia eta topiko kaltegarriak azaleratuko dituzte ere bai. Era berean, drogen kontsumoaren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dute elkartetik.

Hegoakek uste du garrantzitsua dela gurasoek haurren garapenean eta sozializazioan duten eragina eta ardura, baina askotan ez dugula ikusmiran: «Gure gizarteak erritmo azkarra du eta edozein motatako kontsumoari bideratutakoa,  ez bakarrik drogei dagokionean. Hortaz, badirudi zentzu honetan gurasoen rol garrantzitsua zein den ahaztu egiten dugula askotan». Nerabezaroa «aldaketa handiko garaia» dela irizten du elkarteak, eta zentzu «biologiko, kultural eta sozialean» ulertu behar dugula prozesua. Garai horretan sozializaziorako agenteek garrantzia handia dutela ohartarazi du, batez ere, lagun taldeak, familiak eta ikastetxeko erreferentziek: «Horien eraginaren arabera zehaztuko dira bizitza-irakaspenak». Faktore gehiago kontuan hartu behar direla ohartarazi dute, hala nola, auto-kontrola, gizarte kontrola, zein testuingurutan jarduten diren, tolerantzia...

 

Giro baikorra, funtsezkoa

«Jakina da nerabeek adiskide taldea dutela erreferentzia nagusia hau baita nerabezaroaren garapenaren ezaugarri nagusietako bat baina horrek ez du esan nahi gurasoek ez dutela inolako eraginik gazteen hezkuntzan», azaldu du elkarteak. Horregatik, familia giro positiboan garatzea «oso onuragarria» izan daiteke gazteentzako. Adibidez, familia loturak sendotzea, gurasoek seme-alabei jaramon egitea, eta batez ere, balore egoekiak transmititzea.

Jakina da ere kezaka handia sortzen duela seme-alabek  erretzen dituztenean. Hainbat arrazoi daudela deritzo Hegoakek: «Alde batetik drogen mundua ez da ongi ulertzen eta bigarrenik honelako egoerei aurre egiteko hezkuntza egokia ematen ari garen galdetzen diogu geure buruari».

 

Nola jokatu, betiko zalantza

Hegoak elkartean ikusi dute gazteak gehienetan arduratsuak izan ohi direla. Nerabezarora heltzean, ez dira “izaki arrarotan” bilakatzen, zer egiten ari diren ez dakitenak. Orokorrean, pertsona arduratsuak izateko hezkuntza jaso duten familietan, seme-alabak arduratsuak izan ohi dira drogekin ere bai.

Elkartearen ustetan, nerabeek krtikoak izaten iaksi behar duten gizartearen hainbat alorretan. Horrela askatasuna izanen dute gauzak aztertzeko eta hausnartzeko, erabakiak hartzeko, zuzen jokatzeko, baina okertzeko ere bai. Gurasoek bezala, zenbaitetan asmatuko dute, eta besteetan ez.

Honenbestez, Hegoak Elkarteak eskaintzen duen gurasoentzako tailerrean, gazteek dituzten jarreren inguruan hausnarketa bultzatzen da. Aldi berean gurasoek dituzten kezketan eta hezteko estrategietan sakontzen dute, bakoitzak erabakiak hartzeko baliabide gehiago izan ditzan.

Itzulpena > Traducción

La asociación hegoak ofrece talleres a madres y padres para hablar sobre drogar

El colectivo Hegoak ofrece talleres para madres y padres, con el objetivo de propiciar el debate en torno a las drogas y las actitudes de las y los jóvenes. El colectivo cree que muchas veces los tópicos y las malas ideas sobre el consumo de las drogas, crea malestar en las madres y los padres a la hora de hablar sobre ello. Es por eso que Hegoak quiere que se pierda ese miedo y se afronte el tema con más naturalidad.

La familia es una institución muy importante en el proceso de socialización, por lo que tener un buen ambiente en ella es importante para el crecimiento de las y los adolescentes. La adolescencia hay que considerarla un proceso biológico, cultural y social. Por eso es importante crear lazos con las hijas e hijos, y de la misma manera, transmitir valores positivos que les sean de utilidad en su desarrollo.

De esta manera, Hegoak tiene la intención de transmitir a los padres otra manera de abordar el tema de las drogas, así como potenciar una comunicación mas sana y constructiva en la familia.

Diseño y desarrollo Tantatic