Gizarte mugimenduen eragin politikoa aztertzeko jardunaldia

Barañaingo Gizarte Eskolaren baitan Juan Manuel Britok tailerra eta hitzaldia eskainiko ditu.

Juan Manuel Britok tailerra eginen du gaur eta bihar hitzaldia.

“Gaur egungo testuinguruan gizarte mugimenduen eragin politikoa: mugak, arazoak eta iradokizunak” tituluarekin Juan Manuel Brito ikerlariak tailerra eginen du gaur, hilaren 11an 19:30ean, liburutegian, eta bihar ordu berean hitzaldia emanen du Kultura Etxean. Bi jarduerak Barañaingo Gizarte Eskolaren ikastaroaren baitan kokatzen dira.

Juan Manuel Brito Historia Garaikideko lizentziatua eta irakaslea da, kanariarra da eta gizarte mugimenduen historia ikertu du. Halaber, Accion En Red taldeko partaidea da eta Pensamiento Crítico webgunean kolaboratzaile. Página Abierta aldizkarian parte hartzen du eta antiglobalizazio eta elkartasun mugimenduetan, etorkinen eskubideen aldekoetan eta 15M mugimenduan parte hartu du.

Hitzaldi eta tailerrean azalduko ditu gizarte mugimenduei eragiten dieten hainbat faktore. Britok gizartearen beharrei instituzioek ematen dieten erantzuna aztertu du. Gaur egungo protesta soziala gobernuaren politiken aurrean ematen den erantzuna dela eta gizartearen talde handi baten pentsamolde eta jarrera aldaketa erakusten duela uste du. Egungo mugimenduek kritikak, eskakizunak eta proposamenak gaineratzen dituztela deritzo. Baita gizarte mugimenduek demokraziarekin duten harremana aztertu du Britok eta gizarte mugimenduek dituzten estrategia ezberdinak ere. Era berean, gizartearen mobilizazioaz, indarkeriaren erabileraz eta diskurtso populisten inguruan hitz egin du.

Gaurko tailerreko gaia lantzeko Barañaingo Gizarte Eskolak Britok idatzitako testu bat jarri du bere webgunean eskuragarri.

Itzulpena > Traducción

Análisis de los movimientos sociales con Juan Manuel Brito

Dentro del curso que está realizando la Escuela Social de Barañain hoy y mañana tendrá lugar un taller –esta tarde en la biblioteca- y una charla – mañana, día 12 en la Casa de Cultura- sobre la incidencia política de los movimientos sociales. Ambas actividades comenzarán a las 19:30 y correrán a cargo del investigador, profesor y activista canario Juan Manuel Brito Díaz. Brito hablará de la respuesta que las instituciones dan a las demandas civiles, la situación actual de los movimientos sociales en el Estado, la relación entre los movimientos sociales y la democracia y las diferentes estrategias que se dan en el seno de los movimientos, entre otros temas.

Diseño y desarrollo Tantatic