Gaztetxea eraikitzeko bidean lehen urratsak

Datorren ostiralean, urriak 28, arratsaldeko 17:00etan Kultur Etxean asanblada deitu dute, herriko gazteei gaztetxe berria eraikitzeko gonbita luzatuz

Ostiralean asanblada irekia deitu dute Gaztetxe berria eraikitze bidean (Argazkia: Utzitakoa)

Urriaren 21ean, Barañaingo gazteek hitzordua izan zuten kultur etxean. Gaztetxea eraikitzeari ekin diote gazteek eta hitzaldia ‘Hemen da Gaztetxea’ dinamikaren baitan antolatutako lehenengo ekimen izan zen ostiralekoa.

‘Barañaingo gaztetxea: iragana, oraina eta geroa’ izeneko hitzaldian herrian izandako Gaztetxeetan ibilitako pertsonen esperientziak jasotzeko aukera izan zuten bertaratutakoek. Lurraxka aldizkaria, ekintza irratia, zanko tailerra, mendi taldea, talde antimilitarista, jaien antolakuntza edota auditorio publiko baten aldeko taldea...  hamaika ekimen ekarri zituzten gogora Barañaingo Gazteetxeen ibilbidea historian zehar aurrera egin ahala.

Elkarren artean eztabaidatuz, erabakiak hartu beharreko gunea, talde lana eta parekidetasuna sustatzen dituen gune bezala definitu zuten bertaratutakoek Gaztetxea: “Pertsona bezala hazten zaituen gunea”.

Gaztetxea eraikitzeko asanblada irekia

Datorren ostiralean, urriak 28, arratsaldeko 17:00etan Kultur Etxean asanblada deitu dute, herriko gazteei gaztetxe berria eraikitzeko gonbita luzatuz: “Eraiki dezagun gaztetxe berria elkarrekin! Hemen da Gaztetxea!”

Itzulpena > Traducción

Primeros pasos de cara a crear el nuevo Gaztetxe

El 21 de octubre, personas que participaron en los Gaztetxes de Barañain compartieron sus experiencias en una charla organizada por jóvenes de Barañain.

Estos últimos han convocado una asamblea abierta para este viernes, 28 de octubre, a las 17:00 en la Casa de Cultura. Por ello, han realizado un llamamiento a toda la juventud de Barañain interesada en el proyecto del Gaztetxe a participar en la asamblea: "Construyamos el Gaztetxe entre todas. El Gaztetxe ya está aquí".

Diseño y desarrollo Tantatic