Gazte Asanbladak lau lerro nagusi landuko ditu hurrengo urtean

2020-12-14

Udaletxeko erabilera anitzeko aretoan antolatutako aurkezpenean lau lan lerro nagusi aipatu ziren hurrengo urteari heltzeko. Gazte Asanblada gazteen beharrak asetzeko jaio zela oroitarazi zuten eta aurkezpena inflexio puntu bezala kokatzen dute proiektuak azkeneko urteetan izan dituen gorabeherei erantzuteko.

Lau ildo nagusi dira jorratuko direnak, batetik asanbladaren sozializazioa, hau da, BGA-ko proiektua herriari irekitzeko ekimenak burutzea, kontzertuak, pizzapoteak, mendi martxak... Beti ere indarrean dauden eta etorriko diren osasun neurriak errespetatuz eta aztertuz. Bigarrenik Auzolanak, proiektuak aurrera eramateko Gaztetxeak eskaintzen duen espazioa behar bezala aprobetxatzeko. Baita ere formakuntza saio ezberdinak, bai praktikoak zein teorikoak eta euskararen ingurukoak. Azkenik “Barañain Bizirik”, gure herriari beste kolore bat emateko proiektu ezberdinak eta aurreko guztia barnebilduko duena.

Lau lerro hauei forma emateko, planteamendua ez dago itxia, hurrengo ostiralean bilduko dira gazteak arratsaldeko 18etan Gaztetxean bertan.

Diseño y desarrollo Tantatic