Gatazkak konpontzeko kartelak ikusgai Eulza ikastetxean

Cesar Oroz marrazkilariak egindako kartelak dira eta ekimena hiru Osasun Etxeena izan da.

Kartelak orain Eulzan ikus daitezke (Argazkia:Eulza ikastetxea)

Ikastetxeetan bizikidetza hobetzeko asmoz, “Gatazkak konpontzen, osasunean handitzen” erakusketa sortu zuten hiru osasun etxek Cesar Oroz marrazkilariaren laguntzaz. Ekimena aurrera eraman duten osasun etxeetako langileen artean, Barañaingo Osasun Etxean langilea den Susana Ugarte dago eta erakusketa Eulzako eskolan dago ikusgai azaroaren 18tik.

Kartelak enpatia, entzutea eta pertsona berdinen arteko ezberdintasunak eskolan lantzeko baliagarriak izango direla azaldu zuten ekimenaren bultzatzaileek urrian egindako prentsaurrekoan. Ekimena aurrera ateratzeko sei ikastetxeen eta horien guraso elkarteen laguntza izan zuten Osasun Etxeek: Barañaingo Sahats eta Eulza, Iruñeako Ermitagainako eskola eta Zizur Nagusiko Erreniaga, Camino de Santiago eta Catalina de Foix eskolek.

Erakusketan Cesar Orozek egindako sei kartel ageri dira, euskeraz eta gazteleraz, eta honako tituluak dituzte: “Gatazka gure bizitzako ezinbestekoa”, “Zuk erabaki gatazkari nola aurre egin”, “Berdinak gara eta ezberdinak ere”, “Enpatia: bestearen azalean sartu”, “Hitz eginez eta entzuten” eta “Gatazkak konpontzen”.  

Itzulpena > Traducción

Carteles para fomentar la convivencia en los centros

La exposición “Resolviendo conflictos, creciendo en salud” con carteles realizados por el dibujante Cesar Oroz recala en el colegio Eulza desde el 18 de noviembre. Se trata de una iniciativa de tres centros de salud, entre ellos, el de Barañain y participan seis colegios: Los Sauces-Sahats y Eulza en Barañain, el colegio Ermitagaña en Pamplona y los colegios Erreniaga, Camino de Santiago y Catalina de Foix en Zizur Mayor.

Tal y como explicaron en su presentación en octubre, la muestra servirá de base para trabajar en el aula aspectos relacionados con la empatía, la escucha y las diferencias entre iguales. 

Diseño y desarrollo Tantatic