Gabonetako festa antolatu du ludotekak

2017-12-21

2017 urte honi agur esateko unea iritsi da, eta horrekin batera, gabonetako oporrak ere gertu daude. Leku ezberdinetan ospakizunak egiten dira, eta ludotekan aurten gabonetako jaialdia prestatu dute. Ostiral honetan izanen da hitzordua, abenduak 22, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara.

Jarduera anitzak izanen dira gerturatzen direnentzat, bingoa  eta txokolate jatea, besteak beste. Antolatzaileek Barañaindarrei gonbidapena luzatzen diete. 

Argazkia: Barañaingo Ludoteka.
Diseño y desarrollo Tantatic