Euskararen Astearen bigarren edizioa ospatuko da urrian

Urriaren 13tik 17ra hamaika jarduera antolatu dituzte euskeraz Jai Batzordeak, Sahats euskaltegiak eta Udalaren Euskara Zerbitzuak.

"Euskaraz Bizi Nahi Dut" txirrindula martxa eginen da berriro urriaren 17an (Argazkia: Agustin Peña)

Bigarren urtez ospatuko da Barañainen Euskararen Astea, “Euskaraz Bizi Nahi Dut” lemapean. Barañaingo Jai Batzordeak, IKA Sahats Euskaltegiak eta Udalaren Euskara Zerbitzuak antolatu dute urriaren 13tik 17ra bitarte ospatuko den astea, Kultur Etxearen babesarekin eta Liburutegiaren, Lagunaken eta Haizea Kultur Elkartearen laguntzarekin. Astean zehar ipuin kontaketak, erakusketak, filme proiekzioak, liburu aurkezpenak, herri kirolak, ilustrazio tailerra, musika emanaldiak, zientzia txokoa, rokodromoa eta kirol hitzaldia izanen dira euskaraz eta larunbatean, urriaren 17an jai eguna ospatuko da.

Izan ere, astea 13an hasten bada ere, hilaren 1etik aurrera Liburutegian Etxepare Sarien album ilustratuen erakusketa eta “Babesean” braille-euskara liburuaren irudi-gidoiaren erakusketa izanen dira ikusgai. Bi erakusketak urriaren 31a arte iraunen dute. Urriaren 13tik 17ra, hirugarren erakusketa bat ere bisitatu ahal izanen da Lagunak Kirol Zerbitzuan, Ekaitz Maiz eskalatzailearen “Zintzilik” argazki erakusketa.

Euskaraz, askotariko jarduerak

Mota askotariko aktibitateak antolatu dira aurtengo edizioan, euskaraz. Urriaren 13an, asteartean, hiru jarduera ezberdin izanen dira Liburutegian eta Kultur Etxean. Lehenengoan, arratsaldeko 5etan Bakarne Atxukarro eta Izaskun Zubialderen “Euskal Mitologiaren II. Bilduma” liburuaren ipuinak azalduko dira eta arratsaldeko 7etan ipuin kontaketa izanen da “Babesean” liburuaren inguruan. Liburua Alaitz institutuko ikasle eta irakasleen egitasmoa da, Mugarri Guraso Elkartearen laguntzarekin argitaratu dutena eta braille hizkuntzan sortu den lehenengo euskara liburua da. Eguna bukatzeko, arratsaldeko 7etan Kultur Etxean, “Asteartea eta zinea” zikloaren baitan, “Loreak” filma ikusi ahal izanen da.

Asteazkenean, hilaren 14an, Udaletxe Plazan Herri Kirolak izanen dira arratsaldeko 5etan. Ordu bete beranduago Liburutegian Leire Salaberriaren eskutik ilustrazio tailerra eginen da, Etxepare Sarien jardueren baitan eta 7,30etan leku berean Aitzol Lasa barañaindarrak “Usategiaren printzipioak” liburua aurkeztuko du.

Ostegunean, urriaren 15ean, Lagunak elkartean rokodromoa jarriko da arratsaldeko 5etatik aurrera eta 7,30etan Ekaitz Maiz eskalatzailearen hitzaldia eta emanaldia izanen dira.

Ostiralean, hilaren 16an, goizeko 9etan “Euskararen ibilbidea” eginen dute herrian barna Barañaingo ikasleek. Arratsaldeko 5etan musika ikuskizuna eta ondoren txokolate jatea eginen da. Musika ikuskizunean parte hartuko dute lehenengo hezkuntzetako ikastetxeetako ikasleak, Alaitz institutuko arte eszenikoen ikasleak eta Luis Morondo musika eskolakoak. Arratsaldeko 8etan Haizean Zientziaren Txokoa prest izanen dute Jon Matttin Matxain eta Mikel Santesteban zientzilariek.

Larunbatean, festa egun handia

Urriaren 17an asteari amaiera emateko musika, dantza, txirrrindula martxa, kalejira, bazkaria eta kontzertuak izanen dira, besteak beste. Goizeko 11etan “Zazpietan Lehena” jotari euskaldunak eta Idoia Tapiak hasiera emanen diote egunari Udaletxe Plazan. Ordu erdi beranduago Harizti dantzari txikien emanaldia eginen da leku berean eta eguerdiko 12etan Udaletxe Plazatik abiatuko da “Euskaraz Bizi Nahi Dut” txirrindula martxa. 12,30etan udal plazan “Mintzodromoa” izanen da eta ordu batetan kalejira abiatuko da leku berdinetik. Kalejiraren ostean bertso-poteoa izanen da udaletxe plazan eta eguerdiko 2,30etan Gaztainondo plazan bazkaria eginen da. Bazkalostean euskal bingoa eginen da eta arratsaldeko 7etatik aurrera Gaztainondo plazan Uluka, Nekez eta Smog taldeen kontzertua ospatuko da.

Itzulpena > Traducción

Segunda Semana del Euskara con un gran número de actos

Del 13 al 17 de octubre se realizará en Barañain por segunda vez la Semana del Euskara organizada por la Comisión de Fiestas, el euskaltegi IKA Sahats y el Servicio de Euskera Municipal, con la colaboración de la Casa de Cultura, Lagunak, Biblioteca y Haizea Kultur Elkartea.

La semana incluye una gran cantidad de actos que se realizarán en euskara: cuenta cuentos y presentación del libro escrito en braille y euskera realizado por el alumnado del instituto Alaitz; presentaciones de los libros de Aitzol Lasa y la segunda colección del libro sobre de mitología vasca realizado por Barkarne Atxukarro e Izaskun Zubialde; proyección del filme “Loreak”, deporte rural, taller de ilustración con Leire Salaberri, rocódromo, charla de escalada con Ekaitz Maiz; espectáculo musical a cargo del alumnado de los colegios, instituto Alaitz y Luis Morondo; un espacio sobre ciencia con Jon Mattin Matxain y Mikel Santesteban, etc. El día grande será el sábado 17 que comenzará con jotas en euskera, espectáculo con el grupo txiki de Harizti, marcha ciclista, “mintzodromo”, pasacalles, bertso-poteo, comida, euskal bingo y conciertos en la Plaza de los Castaños con Uluka, Nekez y Smog.

Sin embargo la Semana comenzará incluso antes del día 13. Desde el 1 de octubre hasta final de mes se podrán visitar en la biblioteca las exposiciones sobre álbumes ilustrados de Etxepare Saria y la muestra con el storyboard del libro en braille y euskera “Babesean”. Así mismo, mientras dure la Semana del Euskera Lagunak acogerá la exposición fotográfica “Zintzilik” del escalador navarro Ekaitz Maiz.

Diseño y desarrollo Tantatic