Euskararen astea hasi da ipuin kontalariekin eta filme proiekzioarekin

Atzo liburutegian Alaitzeko ikasleek "Babesean" ipuina kontatu zuten eta baita magia ikuskizuna egin zen (Argazkia: Plazaberri)

Barañaingo Euskararen Astearen bigarren edizioa hasi zen atzo Liburutegian egindako ipuin kontalarien saioarekin eta Kultur Etxean egindako "Loreak" filmearen proiekzioarekin. Liburutegian Bakarne Atxukarro eta Izaskun Zubialdek "Euskal mitologia", haurrentzako kontakizunen bigarren bildumako ipuinak irakurri zituzten eta jarraian "Babesean" Alaitz BHIko irakasle eta ikasleek sortutako ipuinaren kontaketa egin zen. Liburua braile hizkuntzan Nafarroan euskaraz idatzitako lehena da eta kontaketan Mugarri guraso elkarteko lagunak eta Alaitz Institutuko ikasle eta irakasleak parte hartu zuten.

Astea gaur, asteazkena, jarraituko du herri kirolekin eta txikientzako ilustrazio tailerrarekin. Baita, Aitzol Lasa barañaindarraren "Usategiaren Printzipioa" liburuaren aurkezpena eginen da liburutegian. Era berean, astea irauten duen bitartean Lagunaken Ekaitz Maiz eskalatzailearen erakusketa izanen da ikusgai, baita liburutegian "Babesean" liburuaren storyboard eta Etxepare sarien erakusketak izanen dira hilabetea bukatu arte.

Bazkarirako txartelak eskuragarri

Barañaingo Jai Batzordetik gogorarazi dutenez, larunbateko bazkarirako txartelak eskuragarri daude Sahats euskaltegian eta Akelamendi, Kaioa eta Iratxo tabernetan 10 euroren truke helduentzat eta 8 euro haurrentzat. Bazkalostean euskal bingoa eginen da opari mordoekin: urdaiazpikoa, USBak, kremak, xaboiak, kubatak, afariak eta kotxeko olio aldaketa, besteen artean.

Itzulpena > Traducción

Comienza la segunda semana del Euskera de Barañain

Ayer, martes, comenzó la II. Semana del Euskera con cuenta cuentos en la biblioteca y con la proyección del film "Loreak" en la Casa de Cultura. Los cuentos corrieron a cargo de Bakarne Atxukarro e Izaskun Zubialde, autoras junto a Asun Egurza del libro "Euskal Mitología" y posteriormente, el alumnado y profesorado del instituto Alaitz contaron relatos reunidos en "Babesean" primer libro en braile en euskera realizado por ellos y ellas. La presentación también contó con la participación de la Apyma Mugarri del centro.

En la jornada de hoy miércoles habrá deporte rural en el Ayuntamiento, taller de ilustración infantil en la Biblioteca y en el mismo lugar la presentación del libro del berinianense Aitzol Lasa "Usategiaren Printzipioa". Igualmente, en Lagunak estará expuesta a lo largo de la semana una muestra fotográfica del escalador navarro Ekaitz Maiz.

Asimismo, desde la Comisión de Fiestas recuerdan que ya se encuentran a la venta los tickets para la comida del sábado. Se pueden adquirir en el euskaltegi y en los bares Akelamendi, Iratxo y Kaioa por 10 euros para personas adultas y 8 euros txikis. Después de la comida habrá Euskal Bingo con numerosos regalos.

Diseño y desarrollo Tantatic