Euskaldunentzako sare sozial berri bat sortu da

2015-03-17

Elaide.eus helbidean ireki berri da euskaltegiek eta Nafarroako Euskara Zerbitzuek sortu berri duten sarea, horien artean Sahats euskaltegia eta Barañaingo Euskara Zerbitzua ditugularik. Helburua euskaldunak harremanetan jartzea, hizkuntzarekin lotutako kontsultak egitea, planak antolatzea edo horien berri ematea, euskarazko blogak sortzea eta baliabide edota zerbitzuen inguruan informazioa ematea da. 

Elaide.eus
Sare sozial berri honek euskaldunak harremanetan jarri nahi ditu (Argazkia:Elaide proiektua)
Diseño y desarrollo Tantatic