Etxabez etxabe drogen gaineko informazio emateko

Irailean abian jarriko du berriro Hegoak Elkarteak etxabeen edo bajeren proiektua.

Gazte taldeekin bilduko dira Hegoak elkarteko kideak (Argazkia: Hegoak Elkartea)

Hegoak Elkartetik adierazten dutenez, hamaika urte dira proiektua hasi zutenetik. «Espazio pribatu hauetan, gazteek euren arauak ezartzen dituzte, autonomiaz funtzionatu ahal izateko moduak, lagun artean egoten dira kanpokoen kontrolatik at», gogoratzen dute. «Hortaz, elkarrekin egotea eta ezagutzea, dibertitzea, jolastea, antolatzea, materialak gorde, ikastea, eta abar luze bat eskaintzen dute bajerek». Izan ere, «bajera azken batean, Nafarroan eta beste zenbait herrialdeetan gazteentzako aisialdian dagoen hutsunearekiko erantzuna da».

Horregatik eta udaren bueltan, hilabete honetatik aurrera abian jarriko dute Hegoak Elkartetik bajeren proiektu hau. «Gazteek drogen inguruan informazio objektiboa eskuratzea ezin bestekoa da arriskuak murrizteko estrategiak lantzeko eta bajerak tokirik aproposenak dira horretarako», uste dute Hegoak Elkartetik. Beraien iritziz, «drogen fenomenoaren inguruan askatasun handiagoz hitz egin dezakegu, iritziak eman, eztabaidatu, zalantzak argitu, eta abar». Argitzen dutenez, Iruñerriko eta zehazki Barañaingo zenbait bajera bisitatuko dituzte Hegoak Elkarteko kideek, «beti ere, informazio objektiboa eskainiz eta bakoitzaren iritziak errespetatuz».

Itzulpena > Traducción

Encuentros en bajeras para hablar sobre drogas

Desde la asociación Hegoak informan del reinicio durante este mes el proyecto de bajeras puesto en marcha hace once años. Se trata de reunirse con los y las jóvenes en sus bajeras, lugares «donde los y las jóvenes fijan sus normas, sus modos de funcionamiento autónomos, espacios donde acostumbran a estar entre amigos y amigas fuera del control ajeno», según Hegoak. «Es importante que los y las jóvenes reciban información objetiva para trabajar estrategias que disminuyan los riesgos de las drogas y las bajeras son el lugar adecuado», opinan desde la asociación. Por ello, retoman este proyecto que se desarrollará en la Cuenca de Pamplona, y en concreto en varias bajeras de Barañain. «Nos reuniremos con diferentes grupos para aportarles información objetiva y respetando siempre las opiniones», indican desde Hegoak
 

Diseño y desarrollo Tantatic