Espetxe politika salatzeko agerraldia

2020-05-21

Atzo Barañaingo herri zaharrean hainbat pertsona batu ziren, preso politiko oihak tarteko, espainiar eta frantziar estatuen espetxe politika salatzeko. Bidalitako komunikatuan “presio eta anikilazio estrategia” gogortu dela esaten dute Covid-19 sortutako krisiarekin, “birusa ez zabaltzeko erabiltzen diren segurtasun neurriek, harresien beste aldean mehatxuak eta eskubideen urraketak ezkutatzen dituzte, preso dauden pertsonak egoera oso larrian utziz”. Baita Txantreako presoa den Patxi Ruiz-en egoera (11 egun betetzen duena gose eta egarri greban), beste batzuen artean azpimarratzen dituzte ere.

Udal plazan kontzentrazio bat burutu zen konkretuki Patxi Ruizen egoera salatzeko eta Txantreako presoari elkartasuna adierazteko.

Diseño y desarrollo Tantatic