Errigora ekimena ere Barañainen izanen da

Akelamendi eta Kaioa tabernetan eta Alaitz ikastetxean apuntatu ahal izanen da urriaren 27tik aurrera

Auzolanari esker saskiak osatu eta edozein lekutara bidaltzen dira (Arg.:Errigora)

Errigora ekimenaren laugarren edizio bat abian da. Ekimenak gertuko nekazaritza eta euskalgintza uztartzen ditu: diru baten truke saski bat erosten da non Erriberan ekoiztutako hainbat produktu eskuratu daitezkeen eta aldi berean ordaintzen denaren zati bat Erriberan euskalgintzan aritzen diren kolektibo eta eragilei zuzentzen da. Bereizgarria auzolanean oinarritutako proiektua dela da eta jende askoren parte hartzearekin posible egiten da: produktuak hartu, saskiak egin, banaketa,… lan guztia boluntarioek egiten dute.

Lehenengo edizioa 2013ko azaroan izan zen eta horretan hainbat produktuekin egindako saskiak eskaini ziren 50 euroren truke. 8.000 saskitik gora banatu ziren 160 herritan, aurreikuspenak nabarmen gaindituz eta 112.000 euro lortu ziren Nafarroa Hegoaldeko euskalgintzarako. 2014ko apirilean bigarren edizio bat egin zen eta horretan olio ekologikoa eskaini zen, 6.000 bidoi banatu zirelarik. Eta hirugarrenean, ekainean egindakoan, 5.000 lote kontserba banatu ziren, 50.000 ontzitik gora.

Erriberako euskalgintza laguntzeaz gainera, Errigorak nafar produktuen kontsumoa erraztu eta ekoizpena sustatzea du helburu ere.

Saski berri bat

Ekimenaren laugarren edizio honetan, lehenengoa bezala “Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka” lemapean abiatzen da, 50 euro balio izanen du saskia. Landa produktuez osatutako saskia izanen da: kontserbak, olioa, ardoa… Produktuak merkatu prezio berdinean saltzen dira baina diruaren %25a Erriberako ikastoletara, Erriberako AEKra eta euskaraz bizi eta ikasi herri ekimenaren Hamarratz proiektura bideratuko da.

Saskiren bat eskuratu nahi duenak Akelamendi eta Kaioa tabernetan eta Alaitz ikastetxean - eskolako Guraso Elkarteak antolatzen du- egin ahal izanen du. Kanpaina datorren astelehenean, urriaren 27an hasiko da eta azaroaren 12a arte jasoko dira eskaerak. Azaroaren 17 eta 30a bitartean saskiak banatuko dira; data zehatza zehazteko dago oraindik. Tabernetan izena ematerakoan 50 euroak ordaintzen dira eta gomendatzen da harremanetarako helbide elektroniko edo telefono bat uztea, saskia jasotzeko data edo lekuan aldaketarik balego abisatzeko.

Produktuak

Honako produktuak osatzen dute saskia: olio botila bi (bat ekologikoa), piper poto bi, potxak, kardoa eta orburu kontserbak, bi zainzuri lata, tomate saltsa ekologikoa, barazki krema ekologikoa, pikillozko marmelada ekologikoa eta ardo beltz ekologiko botila. Iaz bost ekoizlek osatu zuten saskia eta aurten 10 dira: bi oio errota, bost kontserbera eta hiru ardo upategi.

Itzulpena > Traducción

La iniciativa Errigora vuelve a Barañain

Errigora es una iniciativa de varias asociaciones y organizaciones que trabajan por el euskera y se materializa en unas cestas con productos de la ribera navarra que se venden a precio de mercado, destinándose una cantidad del dinero obtenido -un 25%- para mejorar la situación del euskara en la zona de la Ribera. Es la cuarta edición tras el éxito de las tres anteriores y se trata de un éxito que se apoya en la participación y colaboración de cientos de voluntarios y voluntarias que son quienes organizan los grupos locales, recogen los productos, llenan las cestas y las transportan.

En la primera edición, celebrada en octubre de 2013, se distribuyeron 8.000 cestas en 160 localidades, logrando 112.000 euros, y en la segunda, en abril de este año, fueron 1.500 personas quienes llenaron su despensa con 6.000 bidones de aceite. En junio se repartieron 5.000 lotes de conservas en la tercera edición.

La cuarta se compone también de una cesta con conservas, aceite, zumo, vino, salsas y cremas, muchos de ellos de producción ecológica. Su precio es de 50 euros y quien lo desee podrá apuntarse a partir del próximo lunes 27 de octubre hasta el 12 de noviembre en los bares Akelamendi y Kaioa y en el colegio Alaitz con la Apyma. Al apuntarse en los bares se paga los 50 euros y se recibe un resguardo. La entrega se realizará del 17 al 30 de noviembre en una fecha por concretar y es recomendable dejar una forma de contacto por si surge algún cambio de fecha o lugar de reparto.

Los objetivos de la iniciativa son dos: por un lado mejorar la situación del euskara en la Ribera (becas para aprender euskara, apoyo a las ikastolas necesitadas…) y por otro, impulsar la producción y el consumo de productos navarros.
   

Diseño y desarrollo Tantatic