Emakumeen aurkako erasoen kontrako eguna dela eta elkarretaratzea deitu du Hagin-ek
2016-11-24
Barañaingo Talde Feministak azaroaren 25ean arratsaldeko 19:00tan Udaletxe Plazan eginen duten elkarretaratzera batzeko deia egin du. Emakumeenganako erasoen kontrako eguna dela eta, gaur, azaroak 24, antzerki bat antolatu dute La Naben. 'La jaula invisible' da antzelanaren izenburua eta El Esconditen antzerki taldeak taularatuko du arratsaldeko 20:00etan.
Horretaz gain, abenduaren 1ean emakume asanblada irekia deitu dute. Hori dela eta, Haginetik emakume barañaindar orori gonbita luzatu nahi diete datorren asteazkenean arratsaldeko 19:00etan Kultur Etxean eginen den asanbladara hurbiltzeko.

19:00etako kontzentrazioa eta gero Iruñean ordubete beranduago izanen den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu dute Haginetik (Argazkia: Apala)