Emakumearen Nazioarteko Eguna aldarrikapenez beterik
2017-03-07
Barañaingo Hagin Feminista Taldeak hainbat ekimen antolatu ditu Martxoak 8 egunaren harira.
Nazioarteko Emakumearen eguna dela eta, arratsaldeko 19:00etan elkarretaratzea eginen dute Barañaingo Udal Plazan, ondoren, Iruñean Arratsaldeko 20:00etan eginen den mobilizazioan parte hartzeko deia egin dute.
Bestalde, Martxoak 10, emakume afaria Haizea Elkartean eginen da eta horren ondotik, parranda feminista Akelamendi tabernan. Txartelak hartzeko azken eguna bihar izanen da, Akelamendi, Kaioa, Iratxo eta Gaztetxean.
