Emakumearen eguna ospatuko da ekainaren 30ean

2017-06-22

Aurtengo jaietako ostiralean emakumeen eguna antolatu egin dute, Jai Batzordeak, Hagin Feminista Taldeak eta Udalak elkarlanean. Eguerdian bazkaria egonen da, eta sarrerak salgai daude Kultur Etxean ekainaren 23a arte. Bazkal ostean bingoa eta kantak izanen dira eta arratsaldeko 17:00etan herri kirolak eginen dituzte Gaztainondo Enparantzan.

Arratsaldeko 19:30etatik aurrera zumba izanen da Lur Gorri plazan. Bestalde, Txotx feminista izanen da txupinazoaren egunean Udal Plazan. 

Argazkia: Plazaberri.
Diseño y desarrollo Tantatic