Ehundaka pertsona inauterietako ekimenetan

Goizean hazi zen festa giroa txikiek burututako kalejirarekin, trikiak eta txistuak lagundurik gure herriko txikiek kaleak kolorez bete zituzten. Ondoren ehun gazte baino gehiagok bazkaria burutu zuten Gaztetxean giro paregabean.

Arratsaldea ekimenez beterik egon zen udal plazako dantzaldia, Gaztetxe parean Momotxorroen dantza eta 19tan kalejira. Jacobo de Licrasen erretzearekin eman zitzaion amaiera kalejirari, momentu horretan gazte talde batek apostu etxeen kontrako ekimen bat burutu zuten Udal Plazan bertan. Azkenik afaria Alaitz ikastetxean eta geroago Luzianoren kontzertua Akelamendi tabernan.

Itzulpena > Traducción

Cientos de personas en los carnavales

Multimedia

Carnavales de Barañain-go Inauteriak 2019

Diseño y desarrollo Tantatic