EHBilduren Europako hautagaiaren aurkezpen ekitaldia

Iragan asteazkenean, apirilaren 30ean Josu Juaristi elkarrizketatu zuen Alberto Pradillak Kultur Etxean.

Ekitaldia asteazken arratsaldean izan zen Kultur Etxean (Arg.:Plazaberri)

EHBildu koalizioaren Europako hautagaia aurkeztu zen iragan asteazkenean, apirilaren 30ean, Barañaingo Kultur Etxean. Josu Juaristi hautagaia kazetaria da eta beste kazetari batek, Alberto Pradillak, elkarrizketatu zuen hainbat lagunen aurrean.

Juaristik Europan ordezkari bat izateak duen garrantziaz hitz egin zuen. «Datorren legealdi honetan Europan egotea garrantzitsua da, Eskozian erreferenduma izanen baita, Kataluniako prozesuaz hitz eginen baita eta Euskal Herria bertan egon behar du», adierazi zuen.

Herrien Europa

Legealdia funtsezkoa izanen da, beraz, «herrien eskubideentzako», horregatik garrantzitsua ikusten du beste herrietako ordezkariekin joatea ere: galiziarrekin, asturiarrekin, kanariarrekin, aragoikoekin. «ERCk bere espazioa, lurraldea, lehenetsi du eta CUT-ei agian goizegi iritsi zaizkie hauteskunde hauek eta erritmo kontua izan da, baina katalanekin lan eginen dugu Europan», gaineratu zuen Juaristik.

Europako Parlamenduak duen erabakitzeko gaitasun ahularen aurrean bertan egoteak izan dezakeen zentzuaz galdetu zioten. Juaristik erantzun zuen zalantza horiek normalak direla. «Egungo Europako integrazio ereduari kritika erradikala egiten diogu eta zalantzek kritika horien beharrak elikatzen dituzte; hala ere, bertan izateak garrantzia du gehiengo politikoak aldatu nahi baditugu; ezkerreko beste alderdiekin batera lan egin behar dugu eta gure borrokak Europan barneratu», esan zuen.

Ideia honen harira aitortu zuen Estatuek erabakitzen dituztela jarraitu beharreko politikak eta ez Parlamentuak «baina hori ere aldatu behar dugu, Parlamentuak erabaki behar du Europako eredu sozialek izan behar dituzten gutxienezkoak, krisi egoeretan Osasuna, Hezkuntza eta beste alorrak babesteko». Juaristik adierazi bezala, gaur egungo Europako Parlamentuan eskuineko alderdiak dira nagusi, baina bere ustez, datozen hauteskundeetan «ezkerreko alderdiek indar handia izanen dute»

Estatu berriak

Euskal Herriaren independentziaz galdetu zion Pradillak eta Juaristik esan zuen indepentzia hori ematen bada, «inoiz ez gara Europatik kanpo isolatuta geratuko, asko hitz egiten bada ere horretaz, Europa da gure eremu naturala». Hautagaiak adierazi zuenez, «Eskoziaren kasuan ez dute hori esaten, bertakoa itunduriko akordio bat delako, hau da, baietza ematen bada prozesu bat irekiko da eta alde bakoitzak Europarekiko edo beste kontuekiko dituen erantzunkizunen inguruan hitz eginen du». Era berean, Europarentzat estatu txikiak zergadun netoak izanen direla gogoratu zuen.

Halaber, Euroaren inguruan galdetu zioten eta adierazi zuen arazoa ez dela moneta bera, baizik eta horri eman dioten erabilera, «euroaren arazoa da ez dutela erabiltzen helburu sozial baterako, hau da, aberastasuna banatzeko», esan zuen Juaristik.

Azkenik, Euskal Herriko bake prozesurako Europan egoteak izan dezakeen erabilgarritasunaz galdetu zioten. «Egoera askoren, presoen egoera kasu, bozgailu izateko erabili daiteke eta prozesuaren konponbide demokratiko baterako erabilgarria izanen da. Era berean, Estatu frantsesa eta espainiarra erretratatu behar dira, bake prozesuaren alde egiten ari dena eta egiten ez dena erakutsi behar dugu. Estatu espainiarra Europan estatu bat baino lobby bat da eta horren aurka egin beharko dugu», adierazi zuen.

Itzulpena > Traducción

Presentación del candidato a las europeas de EHBildu

Josu Juaristi, cabeza de lista de EHBildu a las elecciones europeas fue entrevistado el pasado miércoles, 30 de abril por el periodista Alberto Pradilla en la Casa de Cultura de Barañain. La cita contó con la presencia de caras conocidas de la coalición y del vecindario de Barañain y el candidato contestó a preguntas que iban desde la formación de la candidatura, la importancia y necesidad de estar en Europa, la crisis territorial que vive el Estado «más por Catalunya que por Euskal Herria», el euroescepticismo y reticencias hacia las instituciones europeas; el euro, las alianzas europeas, la cuestión de los presos y de la resolución del conflicto en la agenda europea, el aislamiento o no que supondría constituirse como un nuevo estado independiente y el modelo social europeo.

Juaristi subrayó la importancia de estar en Europa porque «la legislatura arranca con el referéndum de Escocia y el proceso catalán, y Euskal Herria debe estar ahí». Para el candidato es también importante ir junto con otros pueblos representados en la alianza "Los pueblos deciden", compuesta por organizaciones gallegas, asturianas, aragonesas y canarias, «con las catalanas se va a trabajar en Europa», añadió. Aboga por realizar una «crítica radical al actual modelo de integración europea» pero también considera «importante cambiar las mayorías políticas en Europa e insertar nuestras luchas en la UE». Frente a la opinión de que el Parlamento no decide las políticas europeas, ve importante cambiar esa situación «para forzar a la UE a proteger la sanidad, educación, etc, estableciendo unos estándares mínimos de un modelo social para todos los estados».

Respecto a la constitución de un estado vasco independiente, subrayó que éste «nunca estará aislado de Europa», y puso de ejemplo el proceso escocés, «un proceso pactado que si sale adelante cada estado deberá hablar para ver como quedan sus responsabilidad en Europa y en otras materias». Apuntó también que para Europa los nuevos estados serían contribuyentes netos, lo que es una ventaja.

En lo que respecta a la resolución del conflicto, el candidato indicó que el Parlamento Europeo puede servir de «altavoz de lo que se está haciendo y lo que no», en referencia al inmovilismo de los Estados francés y español, y para avanzar «en la resolución democrática del conflicto».

Diseño y desarrollo Tantatic