Drogen inguruko hausnarketa lau haizetara bultzatzea, Hegoak elkartearen urte berrirako asmoa

Urte honetan ikastetxeetan hitzaldiak eginen dituzte, baita etxabeetan ere, eta Barañaingo egoitzan jendearen betebeharrei erantzuna emanen diete.

Kalean da Hegoak Aldizkaria eta Barañaingo hainbat tabernatan eskuragarri dago. Argazkia: Hegoak.

Urtarrilean hasten gara agenda berria erabiltzen. Lehenengo asteetan, bertan txukun idazten saiatzen gara, urte berriari begira, erabaki batzuk hartzen ditugu eta asmo edo intentzio onen zerrenda egiten dugu.

Hegoak Elkartean antzeko zerbait gertatzen da, agenda berria estreinatzen dute, eta argi dituzte zeintzuk diren mantendu nahi dituzten gauzak, haien intentzio onak, alegia. Argi dute urte berriari begira lortu nahi dituzten helburuak.

Hegoak Elkartearen esanetan, pertsona bakoitzak bere jokamoldea du: «norberak bere izaera, erlazionatzeko modua eta inguruan duen mundua ulertzeko modua, pertsona bakoitzak bere bizimodua du hortaz, eta ulergarria denez, jende oro saiatzen da bere bizimodua ahalik eta hobekien egiten…».

Zoriontsuak izaten saiatzen gara. Eta zoriontasun hori, bakoitzak bere modura bilatzen eta aurkitzen du, horretarako bakoitzak bere aburuz jokatzen du eta jokamolde horien artean “drogen” erabilera ere dago. Drogak izatez, objektuak dira, eta norbanako bakoitzak erabakitzen du erabili edo ez, neurri batzuetan edo bestetan, momentu batean edo bestean, maiztasun desberdinekin…

Hegoak Elkartearen kezka nagusia drogekin egiten den erabilera da, izan ere, neurri batzuetan edo besteetan, kaltegarriak izan daitezke, nahiz eta Hegoaken ikuspuntutik, erabilera arduratsua eginez, erabilera ziurra eginez, arazo asko ekidin daitezke.

Hori dela eta, Hegoak Elkarteak errespetua dio «ongizatea eskuratzeko kanpoko agenteak erabiltzen ez dituen pertsonari, eta aldi berean ere, kanpoko agenteak erabiltzen duenari ere», saiatzen baitira informazio zabala eskaintzen eta gomendioak ematen drogen arazoak ekiditeko eta erabakiak hartzeko gaitasunak lantzeko. izan ere modu honetan, drogen kontsumoari lotutako arriskuak murriztu daitezke, norberak bere autonomia garatzeko gaitasunak landu daitezke horrela bakoitzak bere baitan dituen arazoak lantzeko eta eskubideak defendatzeko, aldi berean gizartean modu aktibo batean parte-hartzeko eta horrela gizartearen garapena sustatzeko.

Bestalde, kontsumoaren normalizazioa ere landu nahi du Hegoak Elkarteak, drogak dauden mundu honetan elkar bizitzeko eta drogekin izan daitezken erlazioak baldintzatzen dituzten faktoreen arteko oreka bilatzeko, hau da, drogekin arazorik gabe bizitzen ikasteko.

Hau guztia kontutan izanda, hauexek dira Hegoak Elkarteak bere agendan proposatutako asmoak. Aurtengo proposamenean, jarduera desberdinak eginen dituzte, helburu hauek guztiak betetzeko, aurreko urtean jarraitutako ildotik. Izan ere, Elkarteak Drogekin erlazionatutako Arazoen Prebentzioan garatzen duen Metodologia, orain arte baliogarria izan da, urtez urte berrikuntzak gehitzen dizkiote dugun errealitateari egokitzezko.

Hortaz, Hegoak Elkarteak mantendu nahi du orain arte egindako lana eta ildo beretik; Arriskuak Murrizteko Metodologia garatuz, jarduera parte-hartzaileen bitartez, gazteriarekin hausnartze prozesuak landuz.

Horretarako urte honetan jarraituko dute ikastetxeetan hitzaldiak egiten, baita etxabeetan ere, jaietara joaten substantzien analisia bertan egiteko, eta nola ez, Hegoak Elkartean bertan, hau da, Barañaingo egoitzan jendearen betebeharrei erantzuna emanez, etab. luze bat.

Hortaz gain, nahiz eta orain arte murrizketen ondorioz zailtasun nabariak izan, berriz ere kalean da Hegoak Aldizkaria Barañaingo hainbat tabernatan eskuragarri. Bertan drogekin erlazionatutako hainbat gaiei buruzko informazioa bildu dute.

Hegoaken 2016. urteko helburuen artean, Drogen inguruko hausnarketa lau haizetara bultzatzea dute, eta zehazki Barañaingo bizilagunen ingurura zabaltzea, hartara elkarren artean fenomeno honen inguruko ikuspuntuak eztabaidatzeko eta denon artean hausnarketa egiteko.

Itzulpena > Traducción

Hegoak comienza el nuevo año con una reflexión sobre las drogas

Diseño y desarrollo Tantatic