Chrysallis elkartearen kanpainaren aurkako pintaketa

2017-01-12

'Badira zakila duten neskak eta bulba duten mutilak', kanpaina abian da. Chrysallis Euskal Herria elkarteak haur transexualen errealitatea islatuko du kalean. Chrysallis Euskal Herria 2015eko martxoan sortu zen Nafarroa, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako 8 familiaren artean eta egun 40 baino gehiago dira. Haien zeregin nagusia adingabe transexualen familiei arreta, aholkularitza eta formazioa ematea da, baita elkarri laguntzeko sare bat osatzea ere.

Kanpaina honen aurkako margoketa bat Barañainen agertu zen atzo irudian ikus daitekeen moduan.

Diseño y desarrollo Tantatic