Boluntarioentzako formakuntza tailerra udazken honetan Hegoak Elkartean

Irudian, boluntarioak formakuntza tailer batetan (Argazkia: Hegoak Elkartea)

Hegoak elkartea heroinaren kontsumitzaileen senide eta lagunek sortu zuten 1994ean. Momentu horretan, errealitate konkretu bati erantzuna eman nahi izan zioten; Barañaingo pisu batean, Gizakia Helburuko errehabilitazio programan zeuden pertsonen senideen beharrei laguntza eskaintzea. Hortaz, Hegoak elkartetik diotenez, esan daiteke elkartea sortu zuten pertsonak heroinari mendekotasun handia zioten pertsonen senide eta lagunak zirela.

Hau horrela izanik, 2000. urtean elkarteak bere filosofia eta esku-hartze programak momentuko errealitatera egokitzeko prozesua hasi zuen. Aldi berean, elkartean parte-hartzen zuten boluntarioen ezaugarriak aldatu ziren. Edonola ere, elkartea sortu zuten lagunak oraindik ere boluntario izaten jarraitzen dutela adierazten dute.

«Azken urteotan, Hegoak elkartearen jarduerak momentuko egoerara egokitzen dira, arriskuen murrizketaren filosofiatik, prozesu hezitzaileak eraikiz, elkarrekin gogoeta egiteko drogen fenomenoaren inguruan eta erabakiak hartzeko prozesuan. Horrela, bakoitzak bere errealitateaz jabetu daiteke eta bere ongizatea bilatu, osasunerako onuragarri diren baliabideak ikasiz», diote.

Boluntarioak Hegoak elkarteak bere helburuak bete ahal izateko garrantzi handikoak direla azpimarratzen dute. «Orokorrean pertsona gazteak dira zenbait guraso eta pertsona heldu ere badaude. Programa guztietan parte hartzen dute, Hegoak saiatzen baita beraien ezagutza eta interesei etekina ateratzeaz horrela lagun guztiak eroso sentitu daitezen gustuko dutena eginez».

Boluntarioen lanak

Adierazten dutenez, hamabost egunez behin bilerak egiten dira Barañaingo egoitzan. Hauetan liburuxka berriak prestatzen dituzte, zaharrak gaurkotasunera egokitu, eztabaidak, etab. lana denon artean egiten da.

Honetaz gain, boluntario batzuek, liburuxka horien diseinua egiten dute eta beste batzuek ere, urtean behin argitaratzen den aldizkarirako artikuluak prestatzen dituzte eta beste batzuek banaketa egiten laguntzen dute.

Halaber, sare komunitarioetan parte hartzeko aukera dute, «gurekin elkarlanean diharduten elkarteekin».

Web orrian eta sare sozialetan ere boluntarioek garrantzi handia dute. «Hauetan ekarpenak egiten dituzte, drogen fenomenoaren inguruan materialak bilatzen dituzte; ez bakarrik substantziei dagokienean baizik eta drogekin izan daitezkeen harremanak baldintzatzen dituzten faktoreen inguruan ere; pertsona, testu-ingurua eta substantziak».

Bestalde, «hasiera batean aurre-prestakuntza batekin eta ondoren beren kabuz, eroso sentitzen diren heinean, hitzaldi eta ikastaroak ere ematen dituzte» eta Druida Guneetan (festetako esku-hartzea) ere garrantzi handikoak dira. Hauetan, informazio desberdina eskaintzen dute edota substantzien analisia ere egiten dute.

Formakuntza tailerrak

Boluntarioentzako jarduerak egiten dira sentsibilizaziorako, baita formakuntza tailerrak ere. «Izan ere, oso garrantzitsua da Hegoak osatzen duten lagunek baliabide desberdinak izatea edozein droga kontsumok dituen arriskuen murrizketaren inguruan», uste dute.

«Boluntariotza eta parte-hartze soziala prebentzioa egiteko modu bat dira. Pertsonek interesa badute eta inplikatzen badira, bakoitzak bere egoerei aurre egiten ikasteko baliabideak garatu ditzake», gaineratzen dute.

«Boluntarioak izaten direnez eragile nagusietako bat, garrantzitsua da bakoitzak bere trebetasunak lantzea drogen fenomenoaren inguruan», diote Hegoak elkartetik. Izan ere boluntarioek programa guztietan parte hartzen dutenez, bai liburuxkak egiteko, sare sozialetan parte hartzeko, beste pertsonei arreta egiteko, nahiz tailer edo hitzaldiak ematerakoan, baita druida guneetan informazioa eskaintzeko eta substantzien analisiak egiteko ere… «beti ere, norberaren ezaugarriak errespetatuz», bakoitzak bere baliabideak garatzea eta horiei etekina ateratzea da helburua ezagutza maila handitzeaz gain.

Udazken honetan boluntarioentzako formakuntza tailerra prestatu dute. Nahi duenak telefonoz edo Kirolen Etorbidea 6ean duten egoitzara joanez informazio gehiago eskuratu dezake eta boluntario bihurtu.

Itzulpena > Traducción

Taller formativo para el voluntariado de Hegoak

La asociación Hegoak para la prevención de problemas relacionados con el consumo de las drogas anuncia que realizará durante este otoño un taller formativo para ofrecer al voluntariado más recursos para su actividad.

Desde Hegoak subrayan la importancia del voluntariado que participa en todos los programas de la asociación: participan de los debates, crean el material educativo y de sensibilización, buscan recursos e información para las redes sociales y tras un periodo de formación también son capaces de dar charlas y participar en las Zonas Druidas atendiendo las consultas que les puedan realizar y analizando substancias.

«Los y las voluntarias son nuestras promotoras fundamentales, por eso es importante que cada uno y una trabaje sobre sus capacidades», señalan. Con ese fin se realizará el taller. Sin embargo, también animan a aquellas personas que quieran colaborar con la asociación y ser voluntarias. Para más información animan a acudir a la sede que tienen en la Avenida de los Deportes 6.

Diseño y desarrollo Tantatic