Bidarte Foroaren estreinaldi arrakastatsua
Bidarte Foroaren lehengo ekimena martxoak 2, ospatu zen, estreinakoz. Hitzorduan, 40-50 pertsona inguru elkartu ziren Barañaingo Kultur Etxean, aretoa beteta egon zen.

Hasiera batean, foroaren helburua azaldu zen eta eratzearen zergatiak landu zituzten. Bidarte Foroak, Barañainen eztabaida politikarako esparruak eratzea du helmuga.
Irati Jimenez egon zen moderatzaile lanetan. Geroxeago, Alberto Pradillak eta Juan Kruz Lakastak beren hausnarketa bideari ekin zioten. Lehenik, Diario de Navarraren hegemoniaz edota, prentsa idatziaren garrantziaren inguruan mintzatu ziren.
Pradilla kazetariari dagokionez, hainbat izan ziren adierazitako gogoetak. Komunikazioaren kasuan, medioek egiten dutena baino askoz ere gehiago dela azpimarratu zuen. Aldaketaren aurreko erregimenaren inguruan ere hainbat datu plazaratu zituen. Alberto Pradillaren ustez, “Erregimenak oinarrizko bi estrategia komunikatibo dauzka, dena politizatzen da, eta edozein ekimen berri desastre bat da”.
Lakastari dagokionez, erregimenaren gaiarekin jarraituz, honako azalpenak eman zituen. “Erregimena, egunkari bat daukan oligarkia da, eta egunkari horrek alderdi politiko bat dauka, eta ez alderantziz”. Aldaketari dagokionez eta komunikazio alorrean zehazki, hainbat gabezia antzeman zituen. Besteak beste, Politika komunikatiboan, instituzioen, komunikabideen eta herri mugimenduen ikuspegi estrategikoa falta dela azpimarratu zuen.
Itzulpena > Traducción
Exitoso estreno de Bidarte Foroa
El estreno de Bidarte Foroa tuvo lugar el día 2 de marzo en la Casa de Cultura de Barañain. El tema central fue la influencia de los medios de comunicación en la práctica política y en concreto en el cambio político que se ha dado en el Gobierno de Navarra y en las localidades forales.
Entre las razones de la creación de este foro se encuentran la efervescencia política que se ha vivido en Barañain, y en el conjunto de Nafarroa en los últimos años. Estos acontecimientos, han condicionado que muchos de los debates políticos que se están dando en la sociedad, se hagan, en muchas ocasiones, sin tiempo para la profundización que merecen.
La charla fue presentada por Irati Jimenez y contó con la presencia de Juan Kruz Lacasta, periodista de Euskalerria irratia y Alberto Pradilla, corresponsal del diario Gara. A la cita acudieron alrededor de una 40-50 personas. La hegemonía del periódico Diario de Navarra o la importancia de los medios fueron ejes centrales.