Bi saski aukeran Errigoraren kanpaina berrian

Interesatutako pertsonek azaroaren 8ra bitarte dute saskia eskatzeko epea.

Aurtengoan bi saski izanen dira aurtengoan produktu sorta ezberdinez osatuta daudenak.

Beste urte batez Nafar hegoaldeko euskalgintza eta bertako ekoizleak laguntzeko asmoz udazkeneko kanpaina abiatu du Errigorak. Bi saski izanen dira aukeran aurtengo kanpaina eta saski bakoitza 50€ren truke salduko dira.

Interesatutako pertsonek azaroaren 8ra bitarte dute saskia eskatzeko epea. Eskaerak Akelamendi, Hegoalde, Iratxo, Karrape eta Lurgorri tabernetan, Auditorioan, Beatriz cubillas Barricar farmazian, Cubillas botikan, Gogorza harategian, Muruzabal bizikletak eta Oihalak oihal dendetan egin daitezke.

Saskiak ikusgai daude Akelamendi, Hegoalde eta Karrape tabernetan. Horrez gain, Alaitz ikastetxean ere badago kutxa bat. Alaitz ikastetxean azaroaren 3an eta 4an 9:00etatik 9:30era eta 16:30etik 17:00etara ikastetxeko patio estalian jasoko dituzte

Saski txuria, saski beltza

Saski beltzan oliba-olio birjina estra, mahats-zuku ekologikoa, potxak, melokotoi-marmelada , arbendolak , borraja ekologikoa , pikillo-piper mamia , ardo beltz ekologikoa, ozpin ekologikoa , melokotoia almibarrean , orburu-bihotzak, pikillo-piper osoak eta  zainzuri estra lodiak aurkitu ahalko dira.

Saski txurian, berriz, txokolatezko gutiziak, pasta ekologikoa, arroza, polboroiak edo teilak, madaria almibarrean, eskalibada, pikillo-saltsa, ardo beltz ekologikoa, ozpin ekologikoa, melokotoia almibarrean, orburu-bihotzak, pikillo-piper osoak, eta zainzuri estra lodiak aurkitu ahalko dira.

Itzulpena > Traducción

Abierto el plazo para pedir la cesta de Errigora

Otro año más, Errigora ha puesto en marcha su campaña de otoño. Este año dan a elegir entre dos cestas que estan compuestas con diferentes productos de la Rivera navarra.

Errigora es una iniciativa popular enraizada en Euskal Herria cuya principal herramienta es el auzolan. Tiene como eje el sur de Nafarroa y quiere incidir en la zona donde el euskera no es oficial, abriendo paso a los productos propios de esta tierra en Euskal Herria.

El plazo para pedir las cestas termina el 3 de noviembre y se puede hacer en los bares Akelamendi, Hegoalde, Iratxo, Karrape y Lurgorri tabernetan, en el Auditorio, en la farmacia Beatriz cubillas Barricar, en la botica Cubillas botikan, en la carniceria Gogorza, en bicicletas Muruzabal y en la tienda Oihalak.

Las personas interesadas en saber el contenido de cada cesta, podrán ver una muestra en los bares Akelamendi, Hegoalde y Karrape.

 

Diseño y desarrollo Tantatic