Bi Barañaindar "Hatzamarka" proiektuaren baitan

"Hamasei eskutara harramazka egiteko asmoz gatoz, eta hitza eta irudia ditugu lanabes" diote kolektiboko kideek.

Itziar Lopez (1997) ilustratzailea eta Sarai Robles (1996) idazlea. Bi barañaindarrek osatu dute Iruñerriko beste sei kiderekin batera, eta euren inguruan gazteek sortzeko eta euren sorkuntzak partekatzeko dauden zailtasunei begira, elkarrekin, kolektiboan, proiektu artistiko bat aurrera eramatea erabaki zuten, liburu bat hain zuzen. Taldean lan eginez, literatura eta ilustrazioa bat egin dituzte, lau idazle eta lau ilustratzaile, eta norbere lana elkarri konpartitu. Era honetan, lau idazleen lan desberdinen artean hautatu zuten ilustratzaileek, eta haien hitzak irudi gisa gorpuztu. Azkenean, lortu dute euren lehenengo liburua publikatzen, "I" izena duena, baina, hare gehiago, gazteentzat sormenerako espazio bat eraikitzea lortu zuten. Larunbat honetan, hilak 17, antolatuko dute "I" liburuaren lehenengo aurkezpena, Uharteko Arte Garaikideetako Zentroan 19:00etan.

Itzulpena > Traducción

Dos barañaindarras en el proyecto colectivo "Hatzamarka"

Itziar Lopez (1997) ilustradora, y Sarai Robles (1996) escritora, forman parte, junto a otros seis participantes, de un proyecto colectivo que tiene el fin de formar un espacio creativo que de la oportunidad de compartir y presentar las creaciones, tanto literarias como artísticas, de los jóvenes de Iruñerria. En este caso, tras un año de trabajo, han creado un libro llamado "I", donde juntan lo escrito por unos y lo ilustrado por otros, de forma que cada miembro del colectivo enseña una parte de sí mismos al mismo tiempo de formar una unión artística. Presentarán el libro por primera vez este sábado en el Centro de Arte Contemporáneo de Uharte a las 19:00.

Diseño y desarrollo Tantatic