Beste urte batez, “Nafar hegoaldeko uzta, Euskarari puzka” Errigoraren kanpainia Barañainera iritsi da

Herriak egiten du herria leloa izango du 2021eko Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpainak.

Errigoraren auzolana Ablitasen.

Nafarroako helgoalde eta erdialdeko euskalgintzari hauspoa ematea du helburu kanpainiak, eta saskien prezioaren %25a euskalgintzak eremu honetan dituen erronkei sustengu ekonomikoa ematera bideratuko da.

 

Urriaren 23tik azaroaren 11ra www.errigora.eus web gunearen bidez Barañaingo gunea sakatuz, 848871223 telefono zenbakian edota Hegoalde tabernan eta Gogorza harategian eskatu ahalko dira saskiak.

 

Errigoraren ibilbide laburra herrigintza ariketa ederra izan da; herriak herriari eginiko ekarpen xumea. 2013tik 1.400.000 euro baino gehiago bideratu dituzte Nafarroa hegoaldean eta erdialdean euskaldunak sortzeko herritik jaiotako egitasmoak sustengatzera. Eta, aldi berean, diru-ekarpen hori sortzeko bidea elikadura-burujabetzara pausuak emateko baliatu dute.

Kanpaina hau Ikastolen Elkartearekin, AEKrekin eta Sortzenekin elkarlanean egiten du Errigorak eta kanpainak uzten duen diru-ekarpenaren zati handiena Nafarroa hegoaldeko ikastolei, AEK-ren euskaltegiei eta zonaldean sare publikoan D eredua indartzeko Sortzenen dinamikei bideratuko zaie.

 

Horrez gain, ekarpenaren beste zati bat Errigorarengandik jaiotako Agerraldia ekimenari bideratuko zaio. Nafarroa erdialde eta hegoalde zabalean euskarari hauspo berria ematera datorren mugimendua da. Euskararen aldeko askotariko herritarrak saretu eta, proiektu komun baten baitan bilduta, euskararen ezagutza bultzatzeko, erabilera sustatzeko eta euskararekiko jarrera baikorrak birsortzeko ekintza praktikoak bultzatzea du xede.

Itzulpena > Traducción

Un año más, llega a Barañáin la campaña de Errigora “Nafar hegoaldeko uzta, Euskarari puzka”

Diseño y desarrollo Tantatic