BerHeziz kurtsoko balorazio positiboa egin eta ostiralean antolatu duten ekitaldian parte hartzeko deia luzatu du

2021-06-23

Azken hilabeteetan BerHeziz Barañaingo Neska*Gazteak taldeak lanean jarraitu du, barne mailako formakuntzak egiten edota Nafarroako sarea indartzen egon dira.

Pasa den ostegunean Herrigunean bildu ziren udako plangintza osatzeko, bertan Barañaingo gazteon feminismotik erantzuteko moduko beharrak zeintzuk diren jakin nahi zuten eta bi ondorio nagusi atera zituzten, bata informazioaren beharra eta bigarrena asanblada irekiek duten garrantzia herriaren eraldaketa soziala lortze aldera.

Udarako hainbat lan lerrori heltzea adostu zuten, herriko beharrei erantzutea, beste kolektiboekin harremanak sustatzea, informazioa eskaintzea (tailerrak, hitzaldiak...), aisialdi alternatiboa eraikitzea eta Nafarroa zein Euskal Herriko baterajotzeak maila lokalean antolatzea.

Lan lerro hauek betetzeko lehengo parada jaietan antolatu duten ekitaldi eta bermuta izango da, ostiralean 11etan lakuko anfiteatroan.

Diseño y desarrollo Tantatic