Barañaingo Neska* Gazteak maitasun erromantikoa deseraikitzen

Barañaingo Neska* Gazteak Herrigunean elkartu ziren pasa den igandean maitasun erromantikoari buruz elkarrekin hausnartzeko.

Otsailaren 14an, San Valentin delako nazioarteko eguna izanik, Barañaingo Neska* Gazteak taldeak antolatutako hainbat ekimenen artean kokatu zen Herrigunen egin zuten igandeko bilkura. Bertan, maitasun erromantikoaren inguruan sakondu eta hausnartu zuten elkartu ziren hamaika emakume gazteek, maitasunaren ideologiak geure buruak, geure harremanak eta geure etxe eta kaleak nola eraikitzen dituen aztertu zuten, maitasuna bera politizatuz.

Elkartzeko eta lanean jarraitzeko gogotsu eta indarrez datorren taldea da, eta hargatik, interesa duen emakume* orori zabaltzen diote parte hartzeko aukera, bai Alaitz institutuan baita kanpoan ere. 

Itzulpena > Traducción

Neska* Gazteak de Barañain deconstruyendo el amor romántico

El grupo de Barañain Neska* Gazteak se reunieron el pasado domingo en Herrigune para reflexionar conjuntamente sobre el amor romántico. Siendo el 14 de febrero el día internacional conocido como San Valentin, organizaron varias iniciativas, entre las cuales se encontraba la reunión del domingo. En ella, las jóvenes que se dieron cita profundizaron y reflexionaron sobre el amor romántico, analizaron cómo la ideología del amor nos construye a nosotros mismos, nuestras relaciones y nuestras propias casas y calles, politizando el amor mismo.

Se trata de un grupo que viene con ganas y fuerzas para juntarse y seguir trabajando, y por ello abren la posibilidad de participar a toda mujer* interesada, tanto en el instituto Alaitz como en el exterior.

 

Diseño y desarrollo Tantatic