Barañaingo hiru urteko 115 haur datorren ikasturterako eskolara deituak

Haur hezkuntzako bigarren zikloan eta Lehenengo Hezkuntzan aurrematrikulatzeko epea irekiko da otsailaren 15ean.

Hiru urtetik 11 urtera seme-alabak eskolan aurrematrikulatzeko epea irekiko da. (Argazkia: Agustin Peña)

Barañaingo erroldaren arabera hiru urteko 115 haur ditugu Barañainen eta gehienak datorren ikasturtean haur hezkuntzako bigarren zikloan hasiko dira Nafarroako eskola batean. Horien familiak erakarri asmoz, egun hauetan Barañaingo eskoletan lanean dira ikastetxeak eta irakaskuntza proiektuak azaltzen eta erakusten, familiek eskola hauetako batean aurrematrikulatu ditzaten beren seme-alabak.

Hala ere, azken urteotako haur kopuru txikiena da aurtengoa. 2014an hiru urteko 160 haur erroldatuta zeuden Barañainen eta horietatik 121 haurren familiek aukeratu zuten gure herriko ikastetxeetako bat seme-alabak matrikulatzeko. Iaz, 2015ean, hiru urteko 134 haur zeuden erroldan eta 107 haurren familiek aukeratu zuten Barañaingo eskolaren bat.

Horregatik 115 txiki horiek erakartzeko eskolak hasi dira bilerak egiten. Gaur bertan, Santa Luisa de Marillacek ate irekien eguna prestatu du arratsaldeko 4etan kaperan eta haurtzaindegi zerbitzua eskainiko dute. Baita, bisita gidatuak prestatu dituzte ostegunean, urtarrilaren 28an eguerdiko 12etan eta arratsaldeko 4etan eta ostiralean, hilaren 29an goizeko 10etan eta arrastaldeko 4etan. Azkenik bilera pertsonalentzako ordua eskatu daiteke telefonoz ikastetxera deituz.

Eulza eskolan urtarrilaren 28an, ostegunean eginen dute ate irekien eguna arratsaldeko 3etan. Haurtzaindegi zerbitzua izanen da. Honetaz gain, bilera pertsonal baterako hitzordua eskatu daiteke ikastetxearekin harremanetaz jarriz.

Bilera eta bisita pertsonalak hitzartu daitezke ere Sahats eta Alaitz eskoletan, aukera hori eskaintzen baitute ikastetxea eta irakaskuntza proiektua ezagutzeko. Alaitzen bilera informatibo orokorra eginen dute ere otsailaren 2an, asteartean, arratsaldeko 4,30etan eta haurtzaindegi zerbitzua izanen da bilera irauten duen bitartean.

Era berean, Udalaren Euskara Zerbitzuak hitzaldia prestatu du datorren astelehenerako, arratsaldeko 7tan liburutegian, D ereduan matrikulatzeko gurasoek izan ditzazketen galderei erantzuteko. Hitzaldia gazteleraz izanen da.

Itzulpena > Traducción

115 niños y niñas de 3 años llamados a prematricularse

Según datos del censo, Barañain cuenta con 115 niños y niñas de 3 años empadronados en nuestra localidad, menores que en su mayoría comenzarán el segundo ciclo de educación infantil en un centro escolar de nuestro entorno el próximo curso 2016-2017. Se trata del número más bajo de menores de 3 años de los últimos años, ya que en 2014 había empadronados 160 niños y niñas de esa edad y en 2015 fueron 134.

Para atraer a las familias a un modelo, proyecto y centro educativo concreto los centros de educación infantil y primaria de Barañain se han puesto manos a la obra. El periodo de prematriculación será del 15 al 19 de febrero. Hoy mismo, miércoles 27 de enero, Santa Luisa de Marillac celebra una jornada de puertas abiertas a las 16:00 en la capilla y el jueves y viernes han programado visitas guiadas. El jueves, 28 de enero, el colegio Eulza realizará su jornada de puertas abiertas a las 15:00 y el 2 de febrero el colegio Alaitz realizará una reunión informativa a las 16:30. Los tres colegios tendrán servicio de guardería mientras duren estas jornadas y reuniones, y ofrecen, al igual que hace el colegio Los Sauces-Sahats, reuniones personales concertadas con antelación.

Igualmente, el Servicio de Euskera del Ayuntamiento ha organizado para el próximo lunes, 1 de febrero a las 19:00 en la Biblioteca, una charla para padres y madres castellanoparlantes que tengan dudas con la educación en euskera del modelo D. La charla se títula "No sabemos euskera...¿Cómo podemos ayudar a nuestros hijos e hijas" y será impartida por el educador social Iñaki Eizmendi.

Diseño y desarrollo Tantatic