Barañaingo GKS-k eta Barañaingo Gazte Asanbladak kontzentrazioa deitu dute

2021-04-26

Bi kolektiboek egindako prentsaurrekoan azken hilabeteetan “Barañaingo lakuan presentzia polizial itogarria” salatzen dute, identifikazio, isun eta poliziaren jarrera oldarkorrak jasanez. Gazteria osasun krisiaren erantzule gisa irudikatu nahi dutela azpimarratu dute gazteriaren “aisialdi eremu nagusiak edo kriminalizatuak” diren bitartean.

“Krisiak ordena burgesaren mantenua kolokan jartzeko arriskua baitu” gehitu dute eta honek “GKS-k salatu bezala, azken urtean gazte kriminalizazioaren areagotzea ekarri du”. Krisiari aterabide poliziala bilatu nahi izana leporatzen diote "burgesiari", horren adibide izanik Iruñerriko GKS-k egindako inkesten emaitzak edota BGA-atik iazko udan egindako asanbladak polizialki oztopatzea. Egoera horri aurre egiteko maiatzaren 7an arratsaldeko 19tan kontzentrazioa deitu dute Lakuan.

Diseño y desarrollo Tantatic