Barañaingo Gaztetxeak ateak ireki ditu

2016-11-26

Barañainek Gaztetxe berria dauka. Atletismo pista zaharretako aldagelak zeuden lekuan dago kokatuta Barañaingo hirugarren gaztetxea. Gazte andanak goizetik herriko kaleetan barna trikitixa eta panderoaren erritmoan ibili ostean, Gaztetxe berria estreinatu dute.

Egun osoan zehar luzatuko den auzolanean parte hartzeko gonbita luzatu dute Barañaingo Gaztetxetik.

Adin ezberdinetako gazteek gogotsu ekin diote Gaztetxea garbitu eta atontzeko lanei (Argazkia: Apala)
Diseño y desarrollo Tantatic