Barañaingo gazteak, gaztetxearen bidean

Lokal baten beharrak bultzatuta, bilera irekia eginen dute heldu den urtarrilaren 15ean, 17:30etan.

2014. urtean aurkeztu zuten Barañaingo Gazte Asanblada berria. Argazkia:Plazaberri.

Barañaingo Gazte Asanbladak herriko gazteen elkargune eta beharrei erantzuten dien lokala aldarrikatzen dute, «bertan gure proiektuak sortu eta garatzeko asmoz». Gazteei alternatibak emateko lan egiten duen kolektiboa da gazte asanblada, eta hein horretan bidea hasi nahi dute gaztetxe bat sortzeko herrian. Hori dela eta, heldu den urtarrilaren 15ean bilera irekia deitu dute, arratsaldeko 17:30etan, Barañaingo Kultur Etxean.

«Jakin badakigu guk bakarrik ez dugula lortuko. Horregatik eta bereziki, proiektua herriko gazteona izan behar duela uste dugulako, zure beharra dugu proiektua denon artean eraikitzeko», animatu nahi izan dituzte herriko gazteak.

Barañainek lehenengo gaztetxea izan zuen 1994. urtean. Urte horretan hasi zen herriko gazte asanbladak Sahats plazako gaztetxea kudeatzen, eta hamar urte iraun zuen herriari bizitza eta alternatibak eskaintzen, 2004. urtean alkatetzaren erabakiarengatik hustu zuten arte. Gerora, berriz ere okupatu zuten gaztetxea baina 2010. urtean hutsarazi zuten berriro. Oraingoan, Barañaingo gazteak autogestioaren bidean pauso berriak ematera doazte.

Itzulpena > Traducción

Los jóvenes de Barañain, en camino hacia un gaztetxe

La Barañaingo Gazte Asanblada ve «necesario» un local que sirva de punto de encuentro para dar respuesta a las necesidades de los jóvenes y desde el que se puedan construir proyectos de futuro. Es por eso que hacen un llamamiento a todos y todas las jóvenes del pueblo a participar en una asamblea abierta en el que comenzarán a tratar dicho tema. «Sabemos que no lo podemos conseguir solas y queremos a a comenzar a construirlo entre todas», comentan. El próximo 15 de enero a las 19:30 horas en la Casa de Cultura de Barañain tendrá lugar la primera reunión sobre el local. «Como colectivo que trabaja por dar alternativas a la juventud desde la autogestión, creemos que son las propias jóvenes las que tienen que ser protagonistas», reivindican.

La historia de los gaztetxes en Barañain se remonta a 1994. En ese año, la Gazte Asanblada comienza a gestionar el Gaztetxe de la plaza de Los Sauces y después de 10 años en uso ofreciendo alternativas al pueblo, es desalojado por orden de Alcaldía. Tras una ocupación y negociación el Gaztetxe volvió a abrir sus puertas hasta 2010, año en que fue nuevamente desalojado.

 

Diseño y desarrollo Tantatic