Barañaingo euskarazko haur eskolan eskaintza baino eskaera gehiago dago

73 haur matrikulatuko dira datorren ikasturtean Barañaingo bi haur eskoletan eta euskarazkoan itxaron zerrenda dago.

Euskarazko haur eskolan itxaron zerrenda dago datorren kurtsorako (Irudia: Google)

Barañaingo udalak bere webgunean 0-3 urteko haur eskoletan behin behineko onartutakoen zerrenda publikatu berri du eta horren arabera 73 haur matrikulatuko dira datorren ikasturtean Barañaingo bi haur eskoletan.

Euskarazkoan 28 haur onartu dira eta lau gehiago itxaron zerrendan geratu dira. Sei eskakizun errefusatu dira. Gaztelerazkoan 45 haur onartu dira eta zazpi eskakizun errefusatu dira, onartutakoen artean bik bigarren aukera bezala zutelarik. Udalak emandako informazioaren arabera, eskakizunak errefusatzeko arrazoiak izan dira: epez kanpoko aurrematrikulak, erroldarekin arazoa, dokumentazioa falta eta haurraren jaiotze datarekin arazoak.

Erreklamazioak maiatzaren 14a arte aurkeztu daitezke Herritarren Arretarako Bulegoan eta onartutakoen behin betiko zerrendak maiatzaren 23an publikatuko dira.

Itzulpena > Traducción

Más solicitudes que plazas en la escuela infantil en euskera

Según se desprende de los datos de las listas provisionales de niños y niñas admitidas en las escuelas infantiles de Barañain, publicadas recientemente en la web del Ayuntamiento, este próximo curso habrá lista de espera para acceder a la escuela infantil de euskera. En total se matricularán 73 niños y niñas de 0 a 3 años, 28 en la escuela de euskera, con cuatro solicitudes en lista de espera; y 45 más en la escuela de castellano que no tiene lista de espera. En ambos centros varias solicitudes han sido excluidas -6 en euskera y 7 en la castellano- por problemas con el empadronamiento, matriculaciones fuera de plazo, falta de documentación o problemas con la fecha del parto. Las reclamaciones pueden presentarse hasta el 14 de mayo en la Oficina de Atención Ciudadana y las listas definitivas serán publicadas el 23 de mayo.

Diseño y desarrollo Tantatic