Barañaingo emakumeak Utopia Erromantikoa jorratzen

2016-04-22

Abiatu da "Jaiak aske, gozamenez bete. Barañaingo jaiak, aske bizi" kanpaina. Barañaingo jaiak prestatzeko prozesu parte hartzailetik sortutako Emakumeen lantaldeak antolatuta, amodio erromantikoaren inguruko hitzaldia izan zen atzo. Ruth Iturbide gonbidatuak Utopia Erromantikoaren kontzeptua landu zuen bertaratutako 16 emakumeekin batera. Maitasun erromantikoa oinarritzen den erro desberdinak azaleratzen eta biluzten jardun zuten ariketa ezberdinen bitartez. «Partehartzailea, intentsoa eta aberasgarria»  izan zela adierazi dute antolatzaileek.
 

 

Barañaingo emakumeak Ruth Iturbideren hitzaldian. Argazkia: Utzitakoa.
Diseño y desarrollo Tantatic