Barañaingo biztanleen %6tik gora kutsatu da Covid-19az azken bi asteetan

Barañaingo biztanleen ia %6,5a kutsatu da azken 14 egunetan Covid-19aren birusarekin. 100.000 biztanleko 6467,54 kasutakoa da azken bi asteetako intzidentzia, benetako 1284 positiborekin batuta.

Urtarrilaren bostekoa da pandemia osoan erregistratu den intzidentzia tasa altuena. Nafarroako dinamika bera jarraituz, Barañainek aste honetan pasa du lehen aldiz 100.000 biztanleko 6.000 positibotik gorako intzidentziaren langa.

Urtea amaitu baino lehen erregistratu dira egun batean kutsatutakoen pandemia osoko zifra altuenak. Zehazki, abenduaren 28a eta urtarrilaren 5a bitarte, sei egunetan erregistratu dira Barañainen ehun Covid-19 kasutik gora, gehienez ere 130 positibora iritsiz, urtarrilaren hiruan.

Urte berriarekin batera, eguneroko kutsatutakoen erritmoa erdira jaitsi zen, asteburuan, baliteke jai egunetan proba gutxiago egiten baitira. Hala ere, azken datuekin, berriz pasa du Barañainek ehun infektatuen langa, hilaren hiruan, lauan eta bostean 130, 118 eta 101 kasu erregistratuz, hurrenez hurren.

Gabonetako oporrak pandemia osoan egun bakarretan erregistratutako kutsatuen errekorren asteak izan ira. Abendura arte egun bakarrean 38 kasu bilduak ziren gehienez Barañainen, 2021ko uztaila hasieran. Zifra hori, baina, txiki geratu da COVID-19aren seigarren olatuak utzitako mailekin konparatuta.

Iñaki Martinez Azpiroz

 

Itzulpena > Traducción

Más del 6% de la población de Barañáin se ha contagiado con el Covid 19 en las dos últimas semanas

Diseño y desarrollo Tantatic