Barañainek hiru mendi tontor igoko ditu presoen eskubideen alde

2021-05-06

Sarek deituta eta Izan Bidea dinamikaren baitan ehunka mendi tontor igoko dira maiatzaren 8an Euskal Herri osoan zehar. Barañaini hiru tontor egokitu zaizkio, Gartzaga (1.291m), Kalbeira (1.686m) eta Dozola (1.410m) guztiak nafarroako pirineotako mendiak. Ekimen hau urriaren 3an burutu behar zen baina eguraldi kaxkarra dela eta bertan behera geratu zen.

Izan Bidea dinamikak milioi bat kilometro egin ditu iada baina beraien helburua 3.127.326 km egitea da, bat Euskal Herritar bakoitzeko. Barañainen hainbat ekimen burutu dira presoen alde azkeneko hilabeteetan urriaren 3an txangoa Zizur Nagusira eta argazki herritarra, Arazurira martxa azaroaren 21ean, manifestazioa Bidea Gara lemapean urtarrilaren 9an eta ostiralero enkarteladak Udal Plazan.

Izen ematea helbide elektroniko honetan sareabrn@gmail.com edo esteka honen bidez.

Diseño y desarrollo Tantatic