Baragaztea hobeki ezagutzeko ate irekiak

20 urte bete ditu Baragaztek, eta urte hauetan herriko 12 eta 30 urte arteko gazteei eman dieten zerbitzua, espazioa eta baliabideak hobeto ezagutzeko, herritarrak haiengana hurbil daitezen gonbidatzen dituzte.

Barañaingo Udaleko Gazteentzako Baliabideen Zentroa, edo Baragazte, 20 urtez egon da zabalik, eta orain, bisita bereziak prestatuko dituzte zerbitzua herritarrengana hurbiltzeko. Gerturatzen den orori, haien proiektu, jarduera eta helburuak azalduko dizkiete, eta baita zalantzak argitu ere. 

Honetaz gain, herriko gazteen partaidetza helburu dute, eta beraz, zerbitzua hobetzeko proposamenak jasotzea balioetsiko lukete.

Ate ireki hauetan parte hartzeko izena eman beharko da, pandemia garaiko segurtasun neurriak errespetatuko direla bermatuz ere, eta hargatik, 948 38 59 25 telefonora deitu beharko da, otsailaren 6 arte.

Bisiten ordutegiak, beraz, honakoak dira: astelehenean, otsailaren 8an, 16:45etan. Asteazkenean, otsailaren 10ean, 11:00etan. Astelehenean, otsailaren 15ean, 18:45etan eta asteazkenean, otsailak 17, 11:00etan.

 

Itzulpena > Traducción

Puertas abiertas en el Baragazte

Ahora que el Baragazte cumple 20 años, quieren acercar el servicio a todas aquellas personas que quieran conocer mejor el espacio, proyecto y recursos que ofrecen a los jóvenes de Barañain. Para ello, han organizado cuatro sesiones de puertas abiertas donde podrán recibir propuestas y dudas de los participantes, y así seguir otros tantos años más fomentando la participación juvenil de Barañain. 

En estas visitas se respetarán las medidas de seguridad anti Covid, y es por eso que hay que inscribirse de antemano llamando al teléfono 948 38 59 25. Las puertas abiertas serán el lunes 8 de febrero a las 16:45, el miércoles 10 de febrero a las 11:00, el lunes 15 de febrero a las 18:45 y el miércoles 17 de febrero a las 11:00

 

Diseño y desarrollo Tantatic