Bai Euskarari hitzarmena sinatu dute udalak eta Sahats fundazioak beste urte batez

2020-07-04

Pasa den ekainaren 26an sinatu zuten akordioa Maria Lecumberri alkateak eta Jose Ramón Olanok Sahats fundazioko zuzendariak. Sinadura ekitaldian hainbat zinegotzik artu zuten parte, Flor González (Geroa Bai), Pablo Arcelus (Navarra Suma), Ioseba Jimenez eta Ana Leache (EH Bildukoak) eta Rosa León (PSN).

Akordiak 13.500€ aurrekontua izanen du gure herrian euskara sustatzeko eta hiru puntu izango ditu oinarri bezala:

- Hiritarrek euskara ezagutu eta erabiltzeko duten eskubidea babestu eta eginkor bihurtzeko tresnak zehaztea.

- Euskararen berreskurapena eta garapena begiratzea, bere erabilpena sustatzeko neurriak adieraziz.

- Euskararen erabilpen eta irakaskuntza bermatzea, borondatezkotasun, mailakatze eta begirune irizpideei jarraiki, guzti hau Nafarroako errealitate soziolinguistikoaren arabera.

Diseño y desarrollo Tantatic