Asexorate zerbitzua eguneratu du Baragaztek
Herriko gazteek sexu harremanei buruzko zalantzak argitzea du xede zerbitzuak, eta galderak bidaltzeko posta elektroniko berria aurkeztu dute.

Baragazte eta Emakumea Laguntzeko Zentroko sexu hezitzaileak Asexorate zerbitzua berreskuratu eta eguneratu dute. Barañaingo gazteek sexualitatearen inguruan dituzten zalantzak argitu nahi dituzte zerbitzu honen bidez, eta horretarako posta elektronikoa berritu dute. Hemendik aurrera, zalantza guztiak helbide honetara bidali beharko dituzte gazteek: aSEXOrate.baragazte@hotmail.com. «Herriko gazte guztiei zerbitzu honen berri eman nahi diegu, haiena delako eta herraminta bezala erabili dezaketelako», jakinarazi dute.
Emakumeari Laguntzeko Zentroko sexu hezitzaileak jasotzen ditu gazteen zalantza anonimoak eta berak aholkatzen die eta beharrezko duten informazio guztia helarazten die. «Jakin badakigu gai batzuei buruz zaila dela hitz egitea, eta irtenbide anonimoa proposatu nahi diegu gazteei», adierazi dute.
Itzulpena > Traducción
Baragazte ha actualizado el servicio Asexorate
Desde Baragazte y con la colaboración de la educadora sexual del Centro de Atención a la Mujer, informan que han actualizado el servicio Asexorate y para ello han renovado el correo electronico. A partir de ahora, los y las jóvenes que tengas dudas relacionadas con la sexualidad deberán mandar sus preguntas al correo aSEXOrate.baragazte@hotmail.com. El objetivo del servicio es poder dar respuesta a las consultas sobre sexo que puedan tener las personas jóvenes de Barañain de forma anónima, «ya que se garantiza la total confidencialidad».
«Sabemos que hay temas que son difíciles de hablar, y por eso proponemos este servicio dónde una educadora sexual asesora y presta toda la información necesaria a los jóvenes», indican desde Baragazte.