Arkaitz Bellonen heriotza salatzeko mobilizazioa burutu zen joan den ostiralean

Arkaitz Bellon Elorriko gaztea Cadizko kartzelan preso zela hilik agertu zen bere ziegan eta Barañainen protestak egon dira azken egunotan

Arkaitz Bellon gogoratzen duen kartela.

Joan den ostirala 7an Arkaitz Bellon presoaren heriotza salatzeko manifestazioa burutu zen Barañaingo kaleetan. "Stop dispersión, Arkaitz gogoan zaitugu" lemapean hamarnaka lagun abiatu ziren merkatal etorbidean zehar antolatzaileek esan digutenaren arabera. Arkaitz Bellon Elorriotarra, preso zegoen 1.000 kilometrotara dagoen Puertoko espetxean. 2014ko maiatzean askatasuna berreskuratuko zuen 13 urte kartzelan eman ondoren eta zuela hiru, 3/4ak beteta kalean egon behar zuelarik. Protesta ugari egon dira azken egunetan herri eta hiruburu askotan "Sakabanaketa eta espetxe politika honekin amaitu" lemapean.

Manifestazioa burutu aurretik hamarnaka lagun ipar eta Iruñeko kaleen artean dagoen errotondan elkarretaratzea burutu zuten. Deitzaileen arabera, elkarretaratzea normaltasun osoz ari zen garatzen Guardia Zibilak gazte bat pegatina bat seinale batean jartzen ari zuenean atxikitu zuen arte. Gainera, deitzaileek esan digutenaren arabera, gazteari 3.000 euroko isuna jarri zioten. 

Itzulpena > Traducción

Movilizaciones en Barañain el pasado viernes por la muerte del preso Arkaitz Bellon

El pasado viernes 7 de febrero una manifestación recorrió las calles de Barañain para denunciar la muerte del preso de Elorrio Arkaitz Bellon. Además, a las ocho del mismo día se celebró una encartelada en la que participaron decenas de vecinas de la localidad. Según los organizadores de la misma, la Guardia Civil denunció a un joven por pegar una pegatina en una señal. El importe de la misma asciende a 3.000 euros.

Diseño y desarrollo Tantatic