Argindarraren prezioaren igoera salatzeko itzalaldi masiboa deitu dute Barañainen urriak 8rako

Ostiral honetan, urriak 8, 22:00etatik 22:30etara Barañaingo herritarrak euren etxeetako argiak itzali eta kazerolak astintzera deitu dituzte herrian zehar agertutako hainbat afixa. Deskonektatu elektriketatik! Lelopean egin da deialdia, hainbat eragile eta alderdik bultzatutako ekimenarekin bat eginez.     

Deitzaileek adierazi dutenez: “Argindarraren prezioa istoriako preziorik altuenean; fakturak igotzen diren bitartean; elektrikak aberasten, herritarrak pobretzen eta Espainiako Gobernua baimentzen. Hona hemen herritarren aurka egiten ari den iruzur handiaren laburpena, familietan, ETEetan edo negozio txikietan horren ondorio larriak izaten ari baita. Gobernu elektrikoek eta horiek guztiek partekatzen dituzten interes ekonomikoek sortutako eta baimendutako iruzurra da hau”.

Modu berean, estatu mailan mobilizazio hau deitu duten alderdiek salatu dute egoera honetan “Espainiako Gobernuak koiunturazko neurriak eta adabakiak baino ez dituela hartu eskandalu honi aurre egiteko, iritzi publikoaren eta indar politiko subiranista eta aurrerakoien presioak behartu arte. Eta enpresa handien onurei ahalik eta gutxien eragiten dien neurri bakarra hartu duenean, enpresa horiek matxinatu, mehatxatu eta xantaia egiten diote Gobernuari, baita faktura arintzea espero duten herritar guztiei ere. Eliteen eta gizarte- eta herri-sektoreen arteko pultsu baten aurrean gaude”.

Itzulpena > Traducción

El 8 de octubre se ha convocado en Barañain un apagón masivo para denunciar la subida del precio de la electricidad.

 

Este viernes, 8 de octubre, de 22:00 a 22:30 han convocado a los vecinos y vecinas de Barañain para apagar las luces de sus casas y sacudir las cazuelas. La convocatoria se ha realizado bajo el lema ¡Desconecta de las eléctricas! , alineándose con la iniciativa impulsada por diferentes agentes y partidos.

 

 

“el precio de la luz [se halla] en máximos históricos; las facturas subiendo; las eléctricas enriqueciéndose, la ciudadanía empobreciéndose y el Gobierno español permitiéndolo. Éste es el resumen de la gran estafa que se está perpetrando contra la ciudadanía y que tan graves consecuencias está teniendo en las familias, Pymes o pequeños negocios. Estafa generada y permitida por Gobiernos, eléctricas y los intereses económicos compartidos por todos ellos”.

 

Asimismo, las fuerzas convocantes denuncian que en esta situación “el Gobierno español solo ha adoptado medidas coyunturales y parches para enfrentar este escándalo hasta que se ha visto obligado por la presión de la opinión pública y de las fuerzas políticas soberanistas y progresistas. Y cuando ha tomado una sola medida que afecta mínimamente los beneficios de las grandes empresas, estas se rebelan, amenazan y chantajean no solo al Gobierno, sino a toda la ciudadanía que espera que su factura se vea aliviada. Estamos ante un pulso entre las élites y las mayorías sociales y populares”.

Diseño y desarrollo Tantatic