Aparkatzeko eremu murriztuaren ezarpena eta elikagaien bankua udalbatzan

Ostiraleko bilkuran bozkatuko da trafiko ordenantzaren aldaketa

Udal Etxea (Argazkia: Plazaberri).

Irailaren 27an egingo den bilkuran landuko den gaietako bat aparkatzeko eremu murriztuaren ezarpena izanen da. Bestelako gaia, herritar talde batek Barañainen sortu nahi duen elikagai bankuarentzako udalaren lokal baten lagapena izanen da. Halaber, Nabai 2011, Bildu eta I-E udal taldeek aurkeztutako mozioa eztabaidatuko da, Auzitegi Nazionalak kondenatutako Barañaingo gazteei buruzkoa.

Aparkatzeko eremu murriztuaren ezarpenak aldaketa nabarmena suposatuko du Barañaingo herritarrentzat. Oraindik zehazteko badago ere, 5 eta 10 euroko balioa duen txartela eskuratu beharko dute Iruñeako Etorbidea eta Barañaingo Ingurubidean bizi direnak trafiko ordenantza aldatzen bada. Lanegunetan gaueko 20:00etatik goizeko 10:00etara apartzeko eskubidea ematen du txartelak. Hura eskuratzeko baldintza garajerik ez izatea da. Zonalde horretan bizi diren bizilagunak eta Barañainen lan egiten duten profesionalak izanen dira txartela erosi beharko dutenak bertan aparkatu nahi badute. Behar horretatik kanpo geratzen dira motorrak, pertsona ezinduen autoak eta garraio bereziak (larrialdi zerbitzuak, taxiak, etabar).

Sistema hau urtarrilaren lehenengo egunean jarri nahi dute abian. Haatik, udalbatzan bozkatu ondoren, alegazio epea ireki beharko da. Proiektuan aurreikusita dagoenez, Barañaingo Udaltzainek kontrolatuko dute zerbitzua eta horren kudeaketa Udalak egingo du. Hala ere, giza bitarteko gehiago kontratatu ditzake, baina zerbitzuaren kostua zehazteko dago oraindik. Hala ere, Udalak 13.000 euro inguko kostua aurrikusi du kaleen seinalazpenerako.

Bestalde, Krisiaren Aurkako Asanbladatik deia egiten diete herritarrei biharko udalbatzara joateko, bertan eztabaidatuko baita Barañainen sortu nahi den elikagai bankuarentzako lokal baten lagapena. Udalbatza goizeko 10:00etan hasiko da.

Itzulpena > Traducción

El sistema de aparcamiento limitado y el local para el Banco de Alimentos mañana en el pleno

El pleno del viernes tratará, entre otros temas, el cambio de la ordenanza de tráfico de Barañain para la inclusión del sistema de estacionamiento restringido temporal, un sistema de zona azul que ya está generando polémica. Además, aunque no está incluido en el orden del día, posiblemente también se trate la cesión de un local municipal para la iniciativa de un grupo de vecinos y vecinas que quieren crear un centro de distribución de alimentos en nuestra localidad. Desde la Asamblea Anticrisis de Barañain se hace un llamamiento al vecindario para que acuda al pleno que comenzará a las 10:00 y pueda hacer presión para que se realice esta cesión. Además también se debatirá una moción de los grupos Nabai 2011, Bildu e I-E en relación con Luis Goñi y Xabier Sagardoi, los dos jóvenes de Barañain que permanecen ocultos tras ser condenados por la Audiencia Nacional.

Diseño y desarrollo Tantatic