Alaitz institutuko IAk ikasturteari ekin dio

2015-10-14

Barañaingo Alaitz instituko Ikasle Abertzaleak taldea bere jardunarekin hasi da eta irailaren 24an aurkezpen bilera egin zuen institutuan. 41 ikasle agertu ziren bilerara eta adierazten dutenez, 25 laguneko taldea osatzea lortu dute.

Aurkezpenean aurtengo plangintzari buruzko bideoa jarri zuten eta jarraian bi taldeetan banatu ziren Alaitzeko taldearen funtzionamenduaz hitz egiteko. Aurtengo erronka nagusia LOMCEren erreformari «benetako planto serio bat« egitea izanen dela iragarri dute.

Gazte ugari elkartu ziren institutuan egindako aurkezpen bileran (Argazkia: IA Alaitz)
Diseño y desarrollo Tantatic